3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-251
Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.
Xedea: Ubaniko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Soto erreka (Arga ibaia).
Unitate hidrogeologikoa: Alaizko mendilerroa.
Isurketa eginen den udal mugapea: Zabaltza (Nafarroa).
Isurketaren gehieneko bolumena 7.000 m³ ingurukoa da urtean, eta 16 m³-koa egunean (31 udan); bi linea paralelotan tratatuko da, bakoitza Imhoff tanga zirkular batekin.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko martxoaren 1ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1603665