66. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-A-146

Asunción Nava Vicentek honako datu eta ezaugarri hauek dituen azaleko urak hartzeko baimena eskatu du:

Ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Hargunearen udalerria: Galoze (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (655761, 4737916) 30. zona.

Erabilera: ureztatzea.

Erabileraren tokia: Galozeko udal mugapea (Nafarroa), 2. poligonoko 209. eta 210. lurzatiak.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,0037.

Gehieneko bolumena urtean: 19,2 m³.

Aprobetxamenduaren xedea ura zuzenean hartzea da Zaraitzu ibaiaren ezkerraldetik, motoponpa bat erabiliz eta 2,5 l/s-ko uneko gehieneko emariarekin; ura erregulazio biltegietaraino bultzatuko du, 30 mm-ko diametroa duen PVCzko hodi baten bidez. 3.3 m³-ko barneko erregulazioa izanen da. Ura baratzak ureztatzeko erabiliko da, 0,0891 hektarea, zehazki.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko martxoaren 2an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1603488