1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko martxoaren 16an hartua, Azozko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.
Urriaren 21eko 244/2015 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 25eko 21/2015 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan ere Azozko Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izenda ditzala Azozko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,
ERABAKI DU:
1. Azozko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: Juan Luis Yubero Sanz jauna, Ismael Cadena Cizur jauna, José Antonio Pelegrín Fuentes jauna, Juan Ignacio Odria Andreu jauna eta Kristiñe Rosado Martínez andrea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau Azozko Kontzejuari jakinaraztea.
Iruñean, 2016ko martxoaren 16an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1603429