2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
18. aldaketak 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2015eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 18. aldaketa Udalaren 2015eko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Atarrabian, 2015eko azaroaren 26an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L1603760