66. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

11. eta 12. aldaketak 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko aurrekontuko 11. eta 12. aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2016ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

11/2015 aldaketa

Kreditu berezia.

Aldaketa: 6. kapitulua.–Inbertsio errealak: Zenbatekoa: +11.000,00 euro.

Finantzabidea: 8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +11.000,00 euro.

12/2015 aldaketa

Kreditu berezia.

Aldaketa: 6. kapitulua.–Inbertsio errealak: Zenbatekoa: +15.000,00 euro.

Finantzabidea: 8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +15.000,00 euro.

Atarrabian, 2016ko martxoaren 11n.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1603758