66. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

10. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen,otsailaren 23an, 2015eko aurrekontuan 10. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

10/2015 aldaketa

kreditu berezia.

Aldaketa: 2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak. Zenbatekoa: +2.500,00 euro.

Finantzabidea: 8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +2.500,00 euro.

Atarrabian, 2016ko martxoaren 11n.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1603757