2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Laborantzako herrilurren herritarrendako aprobetxamendua errentan ematea
Mendigorriko Udalak, 2016ko martxoaren 23an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki du 8. poligonoko 29. lurzatiko olibondoak herritarrei zortzi urterako errentan emateko deia egitea.
Esleipenaren epea 2015eko martxotik 2023ko martxora izanen da.
Esleipenaren hasierako prezioa 18 euro erreguko izanen da lehenbiziko urtean. Hurrengo urteetan prezioa eguneratu eginen da, Nafarroako urteko KPIaren arabera.
Interesdunek hogei egun naturaleko epea dute eskaera aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktu oholean argitaratzen denetik.
Mendigorrian, 2016ko martxoaren 29an.–Nekazaritza, Abeltzaintza, Ur, Hondakin eta Turismoko zinegotzi delegatua, José Ignacio Armijo Beasoain de Paulorena.
Iragarkiaren kodea: L1603748