66. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Aldaketa plantilla organikoan

Mendigorriko Udalak, 2016ko martxoaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ALDAKETA 2011KO PLANTILLA ORGANIKOAN

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuari %12ko lanpostuko osagarria gehitzea onetsi da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, 2016ko martxoaren 29an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1603743