2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena
2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsi ziren 2016ko urtarrilaren 25ean. Horren iragarkia 2016ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 8an, baita iragarki oholean ere. Jendaurreko aldia igaro denez inork espediente horren aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, Lakuntzako Udalak, 2016ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zituen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta ondokoetan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat. Espediente horretan atal hauek agertzen dira:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 416.688,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 274.780,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza gastuak: 15.600,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 117.234,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 167.650,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 0,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 38.450,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.030.402,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 280.500,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 39.858,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 186.220,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 385.593,19 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 4.865,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 93.365,76 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 40.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.030.402,00 euro.
Lakuntzan, 2016ko martxoaren 30ean.–Alkate udalburua., Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.
Iragarkiaren kodea: L1603751