1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
13C/2016 EBAZPENA, otsailaren 29koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Vianako Udaleko funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen akordio kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Ikusirik Vianako Udaleko funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen akordio kolektiboaren testua (kode zk.: 31100020132016), erregistro honetan 2016ko otsailaren 22an sartu zena eta Udaleko ordezkariek eta sindikatuetakoek 2015eko abenduaren 17an izenpetu zutena eta 2016ko otsailaren 24an zuzendu zena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 84.3. artikuluan xedatuarekin bat,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.
Iruñean, 2016ko otsailaren 29an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
VIANAKO UDALEKO LAN-KONTRATUDUNEI, FUNTZIONARIOEI ETA ADMINISTRAZIO-KONTRATUDUNEI APLIKATZEKO ITUNA
1. artikulua.–Aplikazio eremua eta indarraldia.
1.1. Itun honek eragina izanen du Vianako Udalaren zerbitzuko funtzionarioak, administrazio-kontratudunak edo lan-kontratudunak diren langile guztiengan (aldi baterakoak nahiz mugagabeak edo finkoak).
1.2. Akordio honek bi urteko indarraldia izanen du: 2015ean 2016an.
Itunaren salaketa modu automatikoan eginen da, haren indarraldia bukatu aurreko hiru hilabeteetan.
Berariazko akordio berria lortu bitartean, akordio honen eduki osoa luzatutzat emanen da, urtebeteko epe jarraituetan, lan-egutegiari dagokiona izan ezik, organo eskudunek urtero berrikusi beharko baitute, itunean jasotako baldintza berariazkoak galarazi gabe.
1.3. Akordio honek erregulatzen ez duen guztian, espresuki ituntzen da Foru Komunitateko Administrazioak haren zerbitzuko funtzionarioekin, administrazio-kontratudunekin eta lan-kontratudunekin erabakitako atxikimendua, unean-unean indarrean baitago. Subsidiarioki, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoa aplikatuko da. Halaber, udaltzainen kasuan, eta espresuki aplikatzekoa den guztian, Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legean eta hori garatzen duen araudian ezarritakoari jarraituko zaio (betiere hori aplikatu behar bazaie).
2. artikulua.–Lanaldia eta lan-egutegia.
2.1. Lanaldia Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioentzat unean-unean ezarritakoa izanen da. Gaur egun abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan ezarrita dago. Dekretu horren bidez, Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen lanaldiaren urteko kopurua zehaztu zen, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzako 2000. urteko lan-egutegia eta ordu konpentsazioak ere.
2.2. Udal alorrek, langileen ordezkarien bitartez, Udalarekin adostuko dute urteko egutegia, gai horretaz Udalaren organo eskudunak dituen eskudantziak galarazi gabe. Udal alorrak honako hauek dira:
–Udaltzainak.
–Gizarte zerbitzuak: Gazte Zentroa.
–Obra eta zerbitzuetako brigada.
–Turismoa.
–Kiroldegia eta ikastetxea.
–Administrazio zerbitzuak.
–Garbiketa.
2.3. Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da (edo, halakorik ezean, aplikatzekoa den araudian xedatzen dena), 7:40tik 15:00etara.
3. artikulua.–Jaiegunetako lanaldia.
Jaiegunetako lanalditzat hartuko dira Nafarroako Gobernuak adierazitako jaiegunak eta Vianako Udalak osoko bilkuran onesten duen jaieguna.
4. artikulua.–Opor egunak, lizentziak eta baimenak.
Unean-unean foru araudian xedatua aplikatuko da; gaur egun otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuan (horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onetsi zen) eta hori aldatzen duen urtarrilaren 23ko 5/2013 Foru Dekretuan araututa dago.
Honako espezialitate hauek:
A. Zerbitzu beharrengatik oporrak ezin izan badira urtean zehar hartu, hurrengo urteko urtarrilaren 15era arte hartzen ahalko dira.
B. Opor egunak langileen eta kasuan kasuko alorreko arduradunen artean adostuko dira.
C. Oporrak ezin izanen dira ordaindu diruz, ez osorik ez hein batean, salbu eta enpresa utzi, erretiratu edo eszedentzia hartuz gero, opor guztiak hartu ez direnean.
5. artikulua.–Eszedentziak.
Nafarroako Gobernuak bere zerbitzuko funtzionarioekin une bakoitzean adosten duenaren arabera erregulatuko dira eszedentziak.
6. artikulua.–Laguntza juridikoa.
6.1. Udalak laguntza juridikoa emanen die langile guztiei, Udalak esleituriko zerbitzuak egitearen ondorioz auzia jartzen dietenean.
6.2. Udaleko udaltzainen edo edozein langileren aurkako eraso edo atentaturik gertatuz gero, Udala akusazio partikular gisa aurkeztuko da epaitegietan.
6.3. Udalak bere gain hartuko du prozesu guztietan parte hartzen duten langileen laguntza juridikoa, gertaerak haien eginkizunetan aritzeagatik gertatu badira.
7. artikulua.–Familia-laguntza.
7.1. Familia-laguntza gisa, Nafarroako Gobernuak bere funtzionarioentzat ezartzen duena ordainduko da. Administrazio-kontratadunak Vianako Udaleko funtzionarioekin parekatzen dira diru-laguntza hori kobratzeari dagokionez; halaber, Vianako Udaleko lan-kontratudunei aplikatuko zaie (finkoei nahiz bitartekoei).
8. artikulua.–Osasun azterketa.
8.1. Urtero osasun azterketa eginen zaie nahi duten langile guztiei; urteko lehen seihilekoan egin behar dira.
8.2. Urteko aurrekontuaren barnean 3.000 euroko funtsa gaituko da, Vianako Udalaren zerbitzuko langileen osasunari buruzko diru-laguntzak estaltzeko asmoz. Halaber, prestazioak lan-kontratudunei aplikatuko zaizkie, finkoei nahiz bitartekoei.
Artikulu honetan jasotako prestazioak familia unitateko kide guztiei zabalduko zaizkie (langilearen kargurako ezkontidea, 25 urte bitarteko seme-alabak, edo hortik gorakoak, langilearen kargura badaude).
Ohiz kanpoko prestazioak ezartzen dira, 2015. urterako eranskinean jaso baitira.
9. artikulua.–Sexu jazarpena eta sexuagatiko jazarpena.
Bi jazarpen motak hutsegite larritzat jotzen dira.
Lantokiko sexu jazarpena, hau da, pertsona baten duintasunaren aurka egiteko asmoa edo ondorio hori duen edozein sexu jokaera, hitzezkoa nahiz fisikoa, batez ere giro beldur eragilea, degradatzailea edo iraingarria sortzen badu.
Lantokiko sexuagatiko jazarpena, hau da, pertsona baten sexua dela-eta haren duintasunaren aurka egiteko eta giro beldur eragilea, degradatzailea eta iraingarria sortzeko asmoa edo ondorio hori duen edozein jokaera.
Sexuagatiko bereizkeriatzat hartuko da, halaber, eskubide bat edo eskubide baterako espektatiba sexu jazarpen edo sexuan oinarritutako jazarpen egoera bat onartzearekin baldintzatzea.
10 artikulua.–Genero indarkeria.
Genero indarkeriaren biktima izan diren langile emakumezkoei, epaileak hura babesteko agindua eman baldin badu, edo Ministerio Fiskalaren txosten baten bidez adierazi bada demandaren jartzailea genero indarkeriaren biktima izan dela ondorioztatzeko zantzuak daudela, Genero Indarkeriaren kontrako Babes Integrala emateko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan arautzen diren lan baldintzen gaineko eskubideak bermatu eta hobetuko zaizkie.
Modu horretan, tratamendu eta baldintza berdinak izango dituzte etxeko indarkeriaren biktimek, genero indarkeriarekin erabat parekatuta geldituko baita.
Horien artean, hauek nabarmentzen ahal dira:
1. Lanbide kategoria bereko lanpostuak betetzeko lehentasunezko eskubidea, biktimek langunea aldatu behar badute.
2. Lan baimen ordainduak, kudeaketak egin ditzaten (etxe aldaketa, epaiketetara joatea, tratamendu psikologikoa hartzea etab.).
3. Lan harremana etetea, lanpostua gordeta eta lanaldi malguak izanda behar bezainbat denboran, biktimak egoera bere onera ekar dezan.
4. Oporraldia aitzinatzea.
11. artikulua–Batzorde paritarioa.
Batzorde Paritarioa eratuko da, Udaleko eta Langile Batzordeko kideek kopuru berean osaturik; haren ardura izanen da akordio honen edukiaren interpretazioa, segimendua, zaintza eta garapena, bere eskutan jartzen diren auzi guztien aldez aurreko azterketa eta ebazpena konponbiderako prozedura guztietan, baita akordio hau osatzea ere. Batzorde hau beharrezkoa denean eta bi alderdiek egokia ikusten dutenean bilduko da.
Akordio honetan xedatzen denaren interpretazio edo aplikazioaren ondorioz gatazkarik piztuz gero, auzia Batzorde Paritarioaren eskutan utzi beharko da, konpon dezan.
Kasu horretan, Batzorde paritarioak bildu beharko du eta gatazka konpondu gehienez ere hilabeteko epean, Udalaren erregistro orokorrean gatazkaren sarrera zein egunetan den eta biharamunetik aurrera.
I. ERANSKINA
Osasunari buruzko diru-laguntzak
| ZENBATEKOA |
1. HORTZETAKOAK |
Hortzeria osoa (goikoa eta behekoa) | 451,71 euro |
Goiko edo beheko hortzeria | 228,58 euro |
Hortz piezak, hortz-koroak, bakoitza (gehienez ere, 12) | 48,98 euro |
Enpastea, obturazioa, konpositea, distala, oclusitea eta abar; bakoitza | 38,10 euro |
Endodontzia, pulpektomia: kostuaren %50 ordainduko da; pieza bakoitzeko gehienez ere | 87,08 euro |
Ortodontziako tratamenduak | 468,04 euro |
Hortz inplanteak. Urtean bi, gehienez ere | 326,54 euro (bakoitza) |
2. BEGIETAKOAK ETA ENTZUMENEKOAK |
A) Begietakoak |
–Laguntza finkatzen da ikusmen arazoak zuzendu, murriztu edo ezabatzeko oftalmologia operazioa egiten duten funtzionarioendako, betiere osasun sistema publikoaren barnean ez dauden teknika medikoen bidez egiten bada | 217,69 euro (begi bakoitzerako) |
–Betaurreko osoak | 59,87 euro |
–Betaurreko bifokalak edo progresiboak, osoak | 76,19 euro |
–Bi kristal arruntak berritzea | 43,54 euro |
–Kristal arrunt bakar bat berritzea | 21,77 euro |
–Bi kristal bifokalak berritzea | 65,31 euro |
–Kristal bifokal bakar bat berritzea | 32,65 euro |
–Lentillak, bi begietarako beharrezkoak direnean | 97,96 euro |
–Lentilla bakarra | 48,98 euro |
B) Entzumenekoak |
–Audifonoak, bi belarrietarako beharrezkoak direnean | 527,91 euro |
Audifono bakarra | 266,67 euro |
C) Fonazio aparatuak |
–Fonazio aparatuen, bibrazio artikuladoreen eta gainerako protesi berezien kasuan, zenbateko osoa ordaintzen jarraituko da | Zenbatekoa, guztira |
3. PROTESI ORTOPEDIKOAK |
Oinetako ortopedikoak, barne-zolak ere bai | 65,31 euro |
Barne-zola ortopedikoak edo takoiaren barne-zolak | 27,21 euro |
4. ELBARRIENTZAKO IBILGAILUAK |
Gehieneko laguntza | 424,50 euro |
5. GAIXOTASUN KRONIKOAK TRATATZEKO LAGUNTZA |
Dieta berezia behar duten gaixotasunak tratatzeko laguntzak: –Laktosarekiko intolerantzia, 2 eta 22 urte bitarteko kausatzaileentzat. –Glutenak eragindako alergia. –Antzeko gaixotasunak. Kasu horietan, botiken gastuetarako laguntza emango da, horren kostuaren %60ra arte, betiere kostu osoa pazienteak jasaten badu Laguntza hori emanen da osasun publikoko diagnostiko medikoari buruzko agiria aurkeztu ondoren. | 359,19 euro urtean, kausatzaile bakoitzeko |
Laguntzak eta berriro eskatu ahal izateko epea
| ALDIA |
BEGIETAKOAK |
Betaurreko osoak eta bifokalak | 2 urte |
Kristalak eta lentillak berritzea | Urte bat |
BARNE-ZOLAK eta OINETAKO ORTOPEDIKOAK |
Urtebete arte | 6 hilabete |
Urte 1etik 16 urtera bitarte | Urte bat |
16 urtetik goiti | 2 urte |
Laguntzak emateko adierazi diren gutxieneko epeak aldatzen ahalko dira hori justifikatzen duen txosten medikoa aurkeztu ondoren. |
Testu honen indarraldia mantentzen den hurrengo ekitaldietarako, lehen adierazitako zenbatekoak eguneratuko dira EINek orokorrean Nafarroarako finkatzen duen aurreko urteko KPIa aplikatuz.
Iragarkiaren kodea: F1602865