2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
UA-12 unitatea mugatzea eta xehetasun azterlana,
Galarko 11. poligonoko 115. lurzatiari dagokiona.
Hasierako onespena
Galarko Udalak, 2016ko martxoaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea UA-12 unitatea mugatzea eta xehetasun azterlana, Galarko 11. poligonoko 115. lurzatiari dagokiona, Esther Esain Zuazuk sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Getze Galarren, 2016ko martxoaren 31n.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1603762