2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARITZALA
2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
Aritzalako Kontzejuak, 2016ko martxoaren 26ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko udal aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aritzalan, 2016ko martxoaren 26an.–Alkatea, José Miguel Senosiain Ursua.
Iragarkiaren kodea: L1603740