2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Araizko Udal Plan Orokorreko aldaketa. Hasierako onespena
Araizko Udalak, 2016ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Araizko Udal Plan Orokorreko determinazio xehekatuen aldaketa puntuala, Iñaki Eraso Otxotorenak eta Juan Cruz Zabala Echevestek sustatua.
Aldaketaren edukia:
1.–UE-AA-5ari dagokionez, Plan Orokorrean aparkaleku publikorako zesioaren egoera eta ezaugarriak definitzen dituzten determinazioak osatu.
2.–UE-AA-5eko eraikuntza industrialaren lerrokadura eta sestra-lerroak definitu.
3.–UE-AA-5 exekuzio unitaterako ezarritako hiri lurraren mugatzea errealitatera egokitzea, plano topografikoaren arabera.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Araitzen, 2016ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
Iragarkiaren kodea: L1603739