66. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

218E/2016 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Orkoienen “Hondakinak kudeatzeko jarduera handitzea eta uztailaren 1eko 16/2002 Legera egokitzea” izeneko jarduketak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorik ez duela behar erabakitzen duena. Sustatzailea Chatarras Iruña SA da.

2015eko otsailaren 4an Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan sartu zen ebazpen honen idazpuruan aipatutako jarduerari dagokion dokumentazioa, horrela, proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen edo ez erabaki dadin administrazioaren beste edozein esku-hartze abian jarri baino lehen eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Jarduera Orkoiengo 1. poligonoko 1550. lurzatian egiten da, 2003tik jarduera horrek ukituta baitago. Aurretik lehorreko laborantzarako erabiltzen zen. Jarduera eta bere hurbileko ingurua berrikusi dira honako hauek ote dauden jakiteko: abelbideak, hegaztiak babesteko eremuak, babestutako paisaiak eta eremuak, Natura 2000 Sarea, hezeguneak, onura publikoko mendiak, Done Jakue Bidea eta beste bide historiko batzuk, sare hidrografikoa eta urak hartzen ahal dituen aldeak. Ez dago balizko ukipenik.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2A eranskinean sartzen den proiektua azterturik, proiektuaren hedadura eta ezaugarriak, kokalekua eta izan dezakeen eragina (3C eranskinean ezarritakoari jarraikiz) kontuan harturik, txosten batean ezarri da ez dela beharrezkoa Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egitea, ez baitago neurri zuzentzaile handiak behar dituen ingurumen eragin garrantzizkorik.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2A eranskinean dagoen “Hondakinak kudeatzeko jarduera handitzea eta uztailaren 1eko 16/2002 Legera egokitzea” izeneko proiektuak (Chatarras Iruña SAk sustatua) ez du behar Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorik, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3C eranskineko irizpideak aplikatuta.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Orkoiengo Udalari, Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko martxoaren 7an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1602997