66. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

231/2016 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2016ko gastua baimentzen duena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako.

Abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, ondoko arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, zenbait diru-laguntzatarako deialdia egin, horiek eman eta kudeatzen ditu enplegua sortu eta lan munduan sartzen laguntzeko. Diru-laguntza horien oinarri arautzaileak 2016. urtea baino lehenago onetsi ziren.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako moduan.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2016ko gastua egiteko baimena ematea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen diru-laguntzetarako. Hona diru-laguntza horiek:

–Enpresa arruntek desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 301036 zenbakia dutenak. 198.013 euro, “Enplegu Plana. Desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak. Konferentzia Sektorialak kofinantzatua” izeneko 950001 96100 4709 241105 kontu-sailaren kargura.

–Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko enplegurako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1558/2008 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 301039 zenbakia dutenak. 36.000 euro, “Enplegu Plana. Desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak. Konferentzia Sektorialak kofinantzatua” izeneko 950001 96100 4709 241105 kontu-sailaren kargura.

–Laneratzen ari diren pertsonen gizarteratze eta laneratze zentroetarako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 11ko 573/2013 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 301013 zenbakia dutenak. 1.875.000 euro, “Enplegu Plana. Laneratzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboak lan munduan sartzeko programak. PE EGIF 2014-2020” izeneko 950001 96100 4819 241104 kontu-sailaren kargura. PEP E-09/000003-07 elementua.

–Autonomoentzako diru-laguntzak, laguntza teknikorako eta prestakuntzarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 301046 zenbakia dutenak. 2.000 euro, “Enplegu Plana. Ekintzaileentzako laguntza teknikoa eta prestakuntza” izeneko 950001 961000 4709 241103 kontu-sailaren kargura.

–Autonomoentzako diru-laguntzak, inbertsioengatik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 301048 zenbakia dutenak. 1.000.000 euro, “Enplegu Plana. Autoenplegurako diru-laguntzak inbertsioetarako” izeneko 950001 96100 7709 241100 kontu-sailaren kargura.

–Autonomoentzako diru-laguntzak inbertsiogatiko kredituen hobarirako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 301049 zenbakia dutenak. 65.523 euro, “Enplegu Plana. Autoenplegurako diru-laguntzak kredituen hobarirako” izeneko 950001 96100 7709 241102 kontu-sailaren kargura.

–Langile autonomoentzako diru-laguntzak, emakumeak lan munduan sartzea eta laneko, bizitza pertsonaleko eta familiako eginkizunak batera eramatea errazteko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 21eko 1032/2010 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 301101 zenbakia dutenak. 23.401 euro, “Enplegu Plana. Autonomoentzako laguntzak, laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko” izeneko 950001 96100 4709 241110 kontu-sailaren kargura.

–Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkideak eginez enplegua sustatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 29ko 0682/2013 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 301051 zenbakia dutenak. 577.543 euro, “Enplegu Plana. Ekonomia sozialeko enpresentzako diru-laguntzak lanpostuak sortzeko. EGIFek kofinantzatua” izeneko 950001 96100 4709 241200 kontu-sailaren kargura.

–Diru-laguntzak Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan-sozietateetan enplegua sustatzeko, ekonomia sozialeko enpresa berriak sortzeko jarduketengatik, laguntza teknikoa, sustapena eta zabalkunde lanak egiteagatik eta proiektu pilotuak prestatzeagatik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 416/2014 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 301052 zenbakia dutenak. 160.000 euro, “Enplegu Plana. Ekonomia sozialeko enpresetarako diru-laguntzak proiektu pilotuetarako, laguntza teknikorako eta zabalkunde lanetarako” izeneko 950001 96100 4709 241203 kontu-sailaren kargura.

–Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan inbertsioak eginez enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 4ko 858/2015 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 301077 zenbakia dutenak. 468.025 euro, “Enplegu Plana. Kooperatiba eta lan sozietateentzako diru-laguntzak enplegua sustatzeko” izeneko 950001 96100 7709 241200 kontu-sailaren kargura.

–Diru-laguntzak Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua sustatzeko, bazkide langile edo lan-bazkide berriak sar daitezen lagunduz eta enpresak ekonomia sozialekoak bihurtuz, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 14ko 2013/2015 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 301079 zenbakia dutenak. 159.128 euro, “Enplegu Plana. Enpresaburuen ondorengotzarako laguntzak ekonomia sozialeko enpresetan” izeneko 950001 96100 7709 241202 kontu-sailaren kargura.

–Nekazaritzako Enplegu Plana sustatu eta ezartzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 28ko 416E/2013 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 301083 zenbakia dutenak. 117.643,37 euro, “Enplegu Plana. Nekazaritzako enplegua laguntzeko plana” izeneko 950001 96100 4819 241108 kontu-sailaren kargura.

–Lanbide jarduerarako laguntza unitateetarako diru-laguntzak, enplegu zentro berezietako egokitzapen pertsonalaren eta sozialaren zerbitzuen esparruan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 13ko 713/2014 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 301042 zenbakia dutenak. 930.000 euro, “Enplegu Plana. Enpleguko zentro berezientzako transferentziak, eragiketa arruntetarako. PO EGIFek kofinantzatua” izeneko 950001 96100 4709 241109 kontu-sailaren kargura. Deialdia ebatzi ondoren, aurrekontutik sobratutakoa “Enpleguko zentro berezientzako transferentziak, eragiketa arruntetarako” izeneko diru-laguntzen deialdiari gehituko zaio. Deialdi horrek 301040 zenbakia du Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean.

–Enpleguko zentro berezientzako diru-laguntzak, desgaitasuna duten pertsonek okupatzen duten lanpostuei dagokien soldaten kostuagatik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenak arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 301040 zenbakia dutenak, “Enplegu Plana. Enplegu-zentro berezientzako transferentziak, eragiketa arruntetarako. 2014-2020 PE EGIFek kofinantzatua” izeneko kontu-sailaren kargura. PEP E-09/000003-08 elementua.

–Langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketarako diru-laguntzak, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren bidez arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 301080 zenbakia dutenak. 376.704,18 euro, “Enplegu Plana. Langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketa. Konferentzia Sektorialak kofinantzatua” izeneko 950001 96100 4809 241106 kontu-sailaren kargura.

–Enplegurako eta toki garapenerako agenteak kontratatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 9ko 691/2014 Ebazpenaren bidez arautuak (ebazpen horren bidez toki entitateentzako eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateentzako diru-laguntzak arautu ziren, ekintzailetza bultzatzen duten zerbitzuak eman zitzaten). Diru-laguntza horiek 301099 zenbakia dute Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean. 400.000 euro dira, “Enplegu plana. Toki garapena sustatzeko programak. Konferentzia Sektorialak kofinantzatuak” izeneko 950001 96100 4819 241105 kontu-sailaren kargura.

–Langabeak kontratatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateendako diru-laguntzak, enplegua sustatzeko eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko zerbitzuak emateko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 1eko 668/2015 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean 301081 zenbakia dutenak. 10.000 euro, “Enplegu Plana. Administrazio Publikoek eta irabazi-asmorik gabeko entitateek egindako kontratazioetarako diru-laguntzak. Kofinantzaketa sektoriala eta PE EGIF 2014-2020” izeneko 950001 96100 4819 241106 kontu-sailaren kargura, eta 90.000 euro, “PFEZaren %0,7 funtsa. Enplegu Plana. Administrazio Publikoek eta irabazi-asmorik gabeko entitateek egindako kontratazioetarako diru-laguntzak” izeneko 950001 96100 4819 241107 kontu-sailaren kargura. PEP E-09-000003-10 elementua.

2. 2016ko ekitaldiko aurrekontuaren kargura bideratzea 2015eko ekitaldian ebatzi gabe gelditu ziren deialdi hauetako eskaerak:

–Enpresa arruntek desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenak arautuak.

–Autonomoentzako diru-laguntzak inbertsioetarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenak arautuak.

–Autonomoentzako diru-laguntzak inbertsiogatiko kredituen hobarirako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenak arautuak.

–Autonomoentzako diru-laguntzak prestakuntzarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenak arautuak.

–Autonomoentzako diru-laguntzak laguntza teknikorako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenak arautuak.

–Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkideak eginez enplegua sustatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 29ko 682/2013 Ebazpenak arautuak.

–Ekonomia sozialeko enpresaren eredua sustatzeko diru-laguntzak, bazkide langile edo lan-bazkide berriak sar daitezen lagunduz eta enpresak ekonomia sozialekoak bihurtuz. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 14ko 2013/2015 Ebazpenaren bidez arautu ziren.

–Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan inbertsioak eginez enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 4ko 858/2015 Ebazpenak arautuak.

3. Helburu horietarako diru kopurua 2016ko aurrekontuko aipatu kontu-sailen kargura izanen da, baldin eta haietan kreditua bada.

4. Ebazpen hau Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza Delegatuari igortzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko martxoaren 9an.–Zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1603014