61. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

areso

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2016ko martxoaren 16an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2016 aldaketa Udalaren 2016. urteko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Areson, 2016ko martxoaren 17an.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1603407