61. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

53E/2016 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Ingurumen Kalitatearen eta Aldaketa Klimatikoaren zuzendari nagusiak emana, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 244E/2014 Ebazpena aldatzen duena, hartan egindako akatsa ebazpen honen eranskinean jasotzen diren zuzenketen arabera zuzentzeko asmoz. Aldatzen den ebazpen haren bidez Ingurumen baimen integratua eman zitzaion Orkoiengo udalerrian dagoen instalazio bati, zeinaren titularra Ainer Gestion de Residuos Sanitarios, S.L. baita.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak ekainaren 2ko 244E/2014 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumen Kalitatearen eta Aldaketa Klimatikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 18E/2016 Ebazpenaren bidez aldatu zena.

Ingurumen Kalitatearen eta Aldaketa Klimatikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 18E/2016 Ebazpenean akats bat egin zen, instalazioa irekitzeko baimenaren tramitazioan titularrak adierazitako aurreko patioaren erabilerari dagokionez. Hori ikusirik, beharrezkoa da akats hura zuzentzea.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuaren) 105. eta 106. artikuluek ezartzen dute Administrazioak bere egintzak alda ditzakeela, aldaketa antolamendu juridikoaren kontrakoa ez bada.

Adierazitakoarekin bat, eta zerbitzuetako zuzendariei eskumenak eskuordetzeko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak irailaren 22an emandako 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 244E/2014 Ebazpena aldatzea, hartan egindako akatsa ebazpen honen eranskinean jasotzen diren zuzenketen arabera zuzentzeko asmoz. Aldatzen den ebazpen haren bidez Ingurumen baimen integratua eman zitzaion Orkoiengo udalerrian dagoen instalazio bati, zeinaren titularra Ainer Gestion de Residuos Sanitarios SL baita.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete haren aurka, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Ainer Gestion de Residuos Sanitarios, SLri, Orkoiengo Udalari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibilerako Zerbitzuari eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko martxoaren 7an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren web atarian, hain zuzen ere Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren sailean, “Ingurumen baimenak” kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F1602805