61. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

78/2016 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez deialdia egiten da 2016. urtean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probetarako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikuluaren arabera, Lanbide Heziketako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzeko baldintza bat da sarrera proba bat gainditzea; 52. artikuluaren arabera, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzen ahal dira, baldintza akademikoak bete ez arren, sarrera proba gainditzen dutenak; eta, azkenik, 64. artikuluaren arabera, Kirol Irakaskuntzen erdi eta goi mailetan sartzen ahal dira, eskatzen diren titulu edo ziurtagiriak izan ez arren, sarrera proba bat gainditzen dutenak.

Orobat, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezartzen du hezkuntza administrazioek arautuko dituztela sarrera proba horiek, eta gutxienez urtean behin eginen dutela proba horietarako deialdia.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatzen duten errege dekretuak: uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretua, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena; eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena. Horietan guztietan ezarrita dago zilegi izanen dela ziklo horietan sartzea hezkuntzako administrazioek araututako sarrera proba bat gaindituz.

Ebazpen honen bidez deialdia egiten da 2016. urtean hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probetarako, gehitzen diren eranskinetako oinarriekin bat.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, prozesuaren zatiren batean parte hartzen duten pertsona guztiek inprimakien bidez ematen dituzten datuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko fitxategietan sartuko dira, estatistika aldetik lantzeko eta prozedura horren ondorioz sor daitezkeen egiaztagiriak kudeatzeko. Datuak ikusteko, zuzentzeko, kontra egiteko eta deuseztatzeko eskubideak erabili ahal izanen dira, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzura joz. Zerbitzu hori Santo Domingo kaleko 8. zenbakian dago, Iruñean. Berariaz horrela adierazten duten pertsonek kontra egiten ahalko diote beren datuak tratatzeari, bidezko arrazoi oinarrituak badituzte.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak aldeko txostena aurkeztu du ebazpen bat eman dadin, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetan sartzeko 2016ko proben deialdia onesteko, eta deialdiaren epeak, inskripzioak, epaimahaien eraketa eta, oro har, sarrera proben garapenaren gaineko arauak finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko 2016ko probetarako deia egitea, ebazpen honen eranskinetan ageri diren oinarrien arabera; proba horiek hezkuntza sistemako Lanbide Heziketari, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzei eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzei dagozkie.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpena eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuari, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Modernizazio eta Araubide Administratiboaren Atalari, Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Eskolatze Bulegoari, Orientazio Bulegoari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Argibide eta Agiri Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2016ko martxoaren 16an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

1. ERANSKINA

Alderdi orokorrak

1. Proba motak eta modalitateak:

a) Erdi mailako zikloetan sartzeko proba: proba modalitate bakar bat dago.

b) Goi mailako zikloetan sartzeko proba: lau proba modalitate daude:

–Zientziak eta Ingeniaritza.

–Osasun Zientziak.

–Gizarte Zientziak.

–Arteak.

c) Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba.

Aipatutako probak gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahalko dira; aukera hori inskribatzeko unean adierazi beharko da.

2. Erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituta egin daitezkeen ikasketak:

a) Nafarroan egindako edozein deialditan erdi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, ikasketa hauek egin daitezke:

–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa ziklo guztiak.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa ziklo guztiak; horretarako, gainera, gaitasun artistikoaren proba gainditu beharko da.

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen erdi mailako ziklo guztiak; horretarako, gainera, berariazko baldintzak bete beharko dira.

b) Goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, ikasketa hauek egin daitezke:

–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa ziklo guztiak.

–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo guztiak. Gainditutako proba modalitatearen arabera, lehentasuna izanen da lanbide arlo batzuetako goi mailako heziketa zikloetara sartzeko, ebazpen honen 5. eranskinean ezarritakoari jarraikiz. 2008tik aurrera (2008. urtea barne) Nafarroan gainditutako probetan aplikatuko da neurri hori.

2008a baino lehenagoko deialdietan Nafarroan gainditutako proben kasuan, zein den gainditutako proba, horren ziurtagirian adierazitakoaren arabera erabakiko da goi mailako zein heziketa ziklotan sar daitekeen.

–Arte plastikoetako eta Diseinuko lanbide arlo guztien erdi eta goi mailako zikloak, edozein proba modalitatetatik. Horrez gain, beharrezkoa izanen da gaitasun artistikoaren proba gainditzea, salbu goi mailako zikloetan sartzeko probaren Arteak modalitatea gainditzeagatik sartzen bada.

c) Arteak modalitatean eta Gizarte Zientziak modalitatean goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna gainditzeak goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proba gainditzearen balio bera du, eta horregatik ikasketa horietan sartzeko aukera ematen du.

d) Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, ikasketa hauek egin daitezke:

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako ziklo guztiak; gainera, kirol teknikariaren titulua izan behar da, behar den modalitatean, eta kirol arloko berariazko baldintzak bete beharko dira.

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen erdi mailako ziklo guztiak; horretarako, gainera, kirol arloko berariazko baldintzak bete beharko dira.

3. Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 21.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ezin izanen da sarrera probetan parte hartu autonomia erkidego batean baino gehiagotan.

Zikloetan sartzeko proba gainditzeak Estatuko lurralde osorako balio du.

4. Onartzeko prozedura arautzen duen araudian ikaspostu batzuk erreserbatzen dira sarrera proben bidez heziketa zikloetan sartzen direnentzat hezkuntza sistemako Lanbide Heziketan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetan.

5. 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditua dutenek ez dute erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba egin beharko, eta, beraz, ez dute izenik eman beharko.

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gaindituz gero, ikasketa hauek egin daitezke:

–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa ziklo guztiak.

–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo guztiak. Gainditutako proba motaren arabera, lehentasuna izanen da lanbide arlo batzuetako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, ebazpen honen 6. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arlo guztien erdi eta goi mailako zikloak, edozein proba modalitatetatik. Horrez gain, beharrezkoa izanen da gaitasun artistikoaren proba gainditzea, salbu 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren Arteak eta Giza Zientziak modalitatea gainditzeagatik sartzen bada.

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen erdi mailako ziklo guztiak; horretarako, gainera, kirol arloko berariazko baldintzak bete beharko dira.

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako ziklo guztiak; gainera, kirol teknikariaren titulua izan behar da, behar den modalitatean, eta kirol arloko berariazko baldintzak bete beharko dira.

6. Honako hauek egokitzapenak eska ditzakete sarrera proba egiteko:

–Desgaitasunen bat frogatzen duten pertsonak. Izena emateko eskabidean proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da.

–Hezkuntzako laguntza bereziak behar dituztela frogatzen duten pertsonak, ikastearen nahasmenduak (dislexia, disortografia, diskalkulia), arreta faltagatiko nahasmendua (hiperaktibitatearekin) eta hezkuntzako premia bereziak izateagatik. Egokitzapenak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Aginduaren 5.7 artikuluan ezarritakoari jarraikiz eginen dira. Izena emateko eskabidean proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da.

7. Hezkuntzako laguntza bereziak behar dituztela frogatzen duten pertsonentzat (ikastearen nahasmenduak –dislexia, disortografia, diskalkulia–, arreta faltagatiko nahasmendua –hiperaktibitatearekin– eta hezkuntzako premia bereziak izateagatik), egokitzapenak eskatzeko prozedura honako hau izanen da, bai erdi mailarako bai goi mailarako:

–Ikaskuntzako nahasmenduak (dislexia, disortografia, diskalkulia) dituzten ikasleak: 2015-2016 ikasturtean ikaslea zer ikastetxetan dagoen matrikulaturik, hango orientatzaileak adierazi beharko du zer egokitzapen mota behar duen, oinarri harturik “Erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egokitzeari buruzko txostena” izeneko ereduan zehaztutako jarduketa motak. Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalak egin du eredu hori. Orientatzaileak txosten eredu hori beterik bidali beharko dio Orientazio Bulegoari 2016ko apirilaren 29a baino lehen, barnean dela aniztasunaren arretarako hartu diren neurrien zerrenda. Orientazio Bulegoak sarrera proben epaimahai koordinatzaileari komunikatuko dio ea egokitzapen eskaera onartu den edo ez.

–Arreta faltagatik eta hiperaktibitateagatik (AFN-H) nahasmendua duten ikasleak: 2015-2016 ikasturtean ikaslea zer ikastetxetan dagoen matrikulaturik, hango orientatzaileak adierazi beharko du zer egokitzapen mota behar duen, oinarri harturik “Erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egokitzeari buruzko txostena” izeneko ereduan zehaztutako jarduketa motak. Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalak egin du eredu hori. Orientatzaileak txosten eredu hori beterik bidali beharko dio Orientazio Bulegoari 2016ko apirilaren 29a baino lehen, barnean direla diagnostikoa frogatzen duen osasun mentaleko txostena eta aniztasunaren arretarako hartu diren neurrien zerrenda. Orientazio Bulegoak sarrera proben epaimahai koordinatzaileari komunikatuko dio ea egokitzapen eskaera onartu den edo ez.

–Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak: 2015-2016 ikasturtean ikaslea zer ikastetxetan dagoen matrikulaturik, hango orientatzaileak adierazi beharko du zer egokitzapen mota behar duen, oinarri harturik “Erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egokitzeari buruzko txostena” izeneko ereduan zehaztutako jarduketa motak. Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalak egin du eredu hori. Orientatzaileak txosten eredu hori beterik bidali beharko dio Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroari 2016ko apirilaren 29a baino lehen, barnean dela aniztasunaren arretarako hartu diren neurrien zerrenda. Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiari komunikatuko dio egokitzapen eskaera onartzen den edo ez, eta, behar denean, behar diren baliabide bereziak zehaztuko eta ekarriko ditu.

8. Probaren eremu edo zati batzuk egitetik salbuestea eskatzen ahalko da, 2. eranskinean ezarritakoari jarraikiz (erdi mailako zikloetan sartzeko probarako), eta 3. eranskinean ezarritakoari jarraikiz (goi mailako zikloetan sartzeko probarako).

9. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasei eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 99. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hauek dira probetan inskribatzeko tasak (lege hori aldatu egin zen, abenduaren 30eko 1621/2005 Errege Dekretuarekin loturik –haren bidez Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen erregelamendua onetsi zen–, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 20/2011 Foru Legearen bidez):

–Sarrera probetarako inskripzioa: 18 euro.

–1. kategoriako familia ugariko kideak (kategoria orokorra): 9 euro.

–2. kategoriako familia ugariko kideak (kategoria berezia): doan.

10. Probetan inskribatzeko tasa ordaintzeko, dagokion ordainketa gutuna bete beharko da Interneten, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3104/Pruebas-de-acceso-a-ciclos-de-FP-de-Artes-Plasticas-y-Diseno-y-de-Ensenanzas-Deportivas

Ordainketa gutuna bete ondoren, eta aipatu fitxan dauden jarraibideekin bat, eskatzaileak ordainketa egiten ahalko du, pagatzeko bi modu hauetako baten bidez:

a) Diru-sarrera banku-erakunde laguntzaile batean.

b) Ordainketa telematikoa banku-txartel baten bidez.

11. Tasaren kuota inskripzioan ezarritako epean ez pagatzea edo osorik ez pagatzea baztertzeko arrazoia izanen da; orobat, bazterturik geldituko da tasa ordaintzetik erabat salbuetsita egoteko edo tasaren hobaria izateko behar diren agirietako bat aurkezten ez bada edo agiri horietan faltsukeriaren bat atzematen bada.

12. Tasa itzultzea, interesdunak eskaturik, bidezko izanen da soilik bitan edo behar baino gehiago ordaindu bada.

13. Tasa itzultzeko eskaeretan, interesdunek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen eredua erabiliko dute.

Tasa itzultzeko eskaera Hezkuntza Departamentuaren erregistroan aurkeztuko da, sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiari zuzenduak. Eskaerarekin batera, eskabidean aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira nahitaez.

14. Erdi mailan sartzeko probetan izena ematen ahal dute 2015-2016 ikasturtean DBHko laugarren mailan (modu arruntean edo curriculum-aniztasunaren bidez) edo Oinarrizko LHko ziklo bateko bigarren mailan dauden ikasleek.

Ikasle horiek eremu guztien ariketa guztiak egin beharko dituzte erdi mailan sartzeko probetan.

DBHko laugarren mailan edo Oinarrizko LHko ziklo bateko bigarren mailan dauden ikasleek ekainean gainditzen badituzte ikasketak eta DBHko graduatu titulua eskuratzen ahal badute, erdi mailako heziketa zikloetan sartzen ahalko dira, eta, horregatik, egindako probak ez du baliorik izanen, eta “PROBA BALIOGABEA” agertuko da emaitzen behin betiko zerrendan.

Oinarrizko LHko ziklo bateko bigarren mailan dauden ikasleek ekainean gainditzen badituzte ikasketak baina DBHko graduatu titulua eskuratzen ez badute, LHko erdi mailako heziketa zikloetan sartzen ahalko dira, eta, horregatik, egindako probak ez du baliorik izanen, eta “PROBA BALIOGABEA” agertuko da emaitzen behin betiko zerrendan. Ikasle horiek Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa zikloetan izena emateko asmoa badute, zikloa ekainean gaindituta ere ez dituzte betetzen ziklo horietan sartzeko baldintzak, eta, horregatik, egindako proban izandako kalifikazioa agertuko da emaitzen behin betiko zerrendan.

15. Goi mailako zikloetan sartzeko probetan, edozein modalitatetan, izena ematen ahal dute 2015-2016 ikasturtean Batxilergoko bigarren mailan edo Lanbide Heziketako erdi mailako ziklo bateko bigarren mailan dauden ikasleek, goi mailako zikloetan sartzeko beste biderik ez badute.

Ikasle horiek goi mailan sartzeko probaren zati komunaren ariketa guztiak eta berariazko zatia egin beharko dituzte, 3. eranskinaren 23. oinarrian aipatzen diren berariazko zatia egitetik salbuesteko kasuak salbu.

Batxilergoko bigarren mailan dauden ikasleek ekainean gainditzen badituzte ikasketak eta Batxilergo titulua eskuratzen ahal badute, goi mailako heziketa zikloetan sartzen ahalko dira, eta, horregatik, egindako probak ez du baliorik izanen, eta “PROBA BALIOGABEA” agertuko da emaitzen behin betiko zerrendan.

Lanbide Heziketako erdi mailako ziklo bateko bigarren mailan dauden ikasleek ekainean gainditzen badituzte ikasketak eta LHko teknikari titulua eskuratzen ahal badute, Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzen ahalko dira, eta, horregatik, egindako probak ez du baliorik izanen, eta “PROBA BALIOGABEA” agertuko da emaitzen behin betiko zerrendan. Ikasle horiek Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetan izena emateko asmoa badute, zikloa ekainean gaindituta ere ez dituzte betetzen ziklo horietan sartzeko baldintzak, eta, horregatik, egindako proban izandako kalifikazioa agertuko da emaitzen behin betiko zerrendan.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen erdi mailako heziketa ziklo bateko 2. mailan dauden ikasleek ekainean gainditzen badituzte ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo Kiroleko teknikari titulua eskuratzen ahal badute, ez dituzte betetzen ziklo horietan sartzeko baldintzak, eta, horregatik, egindako proban izandako kalifikazioa agertuko da emaitzen behin betiko zerrendan.

16. Sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiak egiaztatuko du aurreko oinarrietan aipatutako ikasketak gainditu diren ala ez. Horretarako, ikastetxeek dagokion ikasturteko azken kalifikazioak 2016ko ekainaren 22ko 14:00etan baino lehen sartuko dituzte EDUCA aplikazioan.

2. ERANSKINA

Erdi mailako zikloetan sartzeko proba

Inskribatzeko baldintzak.

1. Erdi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Gutxienez hamazazpi urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea.

b) Ziurtagiri edo titulazio akademiko hauek edo haien baliokideak ez izatea, erdi mailako zikloetan sartzeko aukera ematen baitute:

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua.

–Batxilergo titulua.

–Unibertsitate titulua.

–Teknikari edo goi mailako teknikari titulua.

–Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.

–Oinarrizko lanbide titulua.

–HLKP bateko nahitaezko moduluak gainditu izanaren ziurtagiria.

–Beste titulazio baliokide batzuk.

2. Oinarrizko Lanbide Heziketako titulu bat dutenek edo HLKP bateko nahitaezko moduluak gainditu dituztenek, erdi mailako ziklo hauetako bat egin nahi izanez gero, izena eman beharko dute erdi mailan sartzeko proban:

a) Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak.

b) Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzak.

Aurreko kasuetan, atal honetan aipatzen diren ikasleentzako sarbidea proba da.

3. Oro har, erdi mailako zikloetan sartzeko probarako izena emateko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla.

4. Hezkuntza Departamentuak, bere eskumenen esparruan, eskura dauden datuak egiaztatu ondoren, izena emateko baldintzak betetzen ez dituzten izangaiak proba egitetik baztertzen ahalko ditu, edo haien probaren emaitzak baliogabetzen, edonoiz.

Inskripzioa.

5. Erdi mailako zikloetan sartzeko probetan inskribatzeko epea 2016ko apirilaren 11n hasiko da, eta 15ean bukatuko, biak barne.

6. Toki hauetan egiten ahal da inskripzioa:

–Aurrez aurre: Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunduetako edozeinetan. Ikastetxe horiek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan zehazten dira, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3104/Pruebas-de-acceso-a-ciclos-de-FP-de-Artes-Plasticas-y-Diseno-y-de-Ensenanzas-Deportivas

–Telematika bidez, on line, “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” aipatu fitxan. Horretarako, ziurtagiri digital balioduna eduki beharko da.

7. Izangai bakoitzak inskripzio eskabide bakar bat bete beharko du, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxako ereduen araberakoa.

Erdi mailan sartzeko probetarako inskripzioa bikoizturik eginez gero, izangaia ez da prozesuan onartuko. Dena dela, sarrera proba batean baino gehiagotan inskribatzeko behar diren baldintzak betetzen diren kasuetan, haietako bakoitzerako inskripzioa egiten ahalko da.

Eskatzaileak daturen bat oker eman edo eman gabe uzten badu, ezin izanen du halakorik aipatu geroko erreklamazioetan, ez eta uste izan ere hargatik bere interes nahiz eskubideak urratu direla.

8. Izen-emateak jasotzen dituzten ikastetxeek eskatzaileari eskabidearen fotokopia emanen diote, hori noiz sartu den adierazita eta zigilua jarrita.

Dokumentazioa.

9. Izangaiek dokumentazio hau erantsi beharko diote inskripzio eskabideari:

a) Nahitaezko dokumentazioa:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

–Sarrera probetan inskribatzeko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–Familia ugariaren kasuan, horren agiriaren fotokopia.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua.

c) Salbuespenetarako dokumentazioa:

–Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren eremuren bat egitetik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 15. oinarrian zehaztutako frogagiriak erantsiko dira.

10. Inskripzio eskabideak biltzen dituzten ikastetxeek honako agiri hauek bidaliko dizkiote proben koordinazio epaimahaiari 2016ko apirilaren 29a baino lehen:

–Desgaitasuna dela-eta proban egin nahi diren egokitzapenen eskaerak, eta bakoitzari dagokion egiaztagiria.

Onartuen zerrendak.

11. Onartuen behin-behineko zerrendak 2016ko maiatzaren 13an argitaratuko dira inskripzioa egiteko ikastetxeetan eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan.

Zerrenda horietan honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako arloen araberako eremuen kalifikazioak eta izangaiek proba egokitzeko egindako eskaerak.

Erreklamazioak maiatzaren 16tik 18ra bitarte eginen dira, biak barne, toki hauetan:

–Inskripzioa egin den ikastetxean, eranskin honen 17. oinarriaren arabera onarpena eta salbuespenak ikastetxeko idazkaritzaren eskumenak badira. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

–Hezkuntza Departamentuko erregistroan (Santo Domingo kalea, 8), sarrera probak koordinatzeko epaimahaiaren buruari zuzenduak, egokitzapenetarako eta salbuespenetarako eta aurreko deialdietan gainditutako arloen araberako eremuen kalifikazioetarako. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

12. Behin erreklamazioak ebatzirik, onartuen behin betiko zerrendak 2016ko maiatzaren 27an argitaratuko dira inskripzioa egiteko ikastetxeetan eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan.

Zerrenda horietan honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako arloen araberako eremuen kalifikazioak, izangaiak epaimahaien arabera nola banatu diren, eta ariketak egiteko behar diren materiala.

Halaber, zerrenda bat argitaratuko da non azalduko baitira izangaiei dagozkien proben egokitzapenak.

Probaren egitura eta edukia

13. Erdi mailako zikloetako sarrera proba komuna izanen da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunen inguruan, ikasleek dagozkion ikasketak aprobetxamenduz egiteko behar diren ezagutzak eta trebetasunak dituztela egiaztatzeko.

Probak eremu eta ariketa hauek ditu:

EREMUA

GAITASUNA

ARIKETAK

Komunikaziokoa

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna

Gaztelaniako edo Euskarako ariketa bat

Gizartekoa

Gaitasun sozial eta zibikoa

Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketa bat

Zientzia eta Teknologiakoa

Matematika gaitasuna eta Zientzia eta Teknologiako oinarrizko gaitasunak

Matematikako ariketa bat

10 galderako ariketa bat, 5 galdera Natur Zientziei buruz eta 5 galdera Teknologiari buruz

Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren edukiak, ezaugarriak eta ebaluazio irizpideak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 22/2013 Ebazpenaren 11. eranskinean ezarrita daude, eremu zientifiko-teknologikoko ariketetakoak izan ezik, aurreko taulan adierazi bezalakoak izanen baitira: 5 galdera Natur Zientziei buruz eta 5 galdera Teknologiari buruz.

14. Gaztelaniako ariketa eta Euskarako ariketa gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, zein den ere proba egiteko aukeratu den hizkuntza.

Salbuespenak.

15. Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren eremuren batetik salbuetsia izatea nahi duten izangaiek berariaz eskatu beharko dute, inskribatzeko eskabidean azalduz. Era berean, eremu bakoitzean, taula honetako betebeharren bat betetzen dutela egiaztatu beharko dute, eta, horretarako, inskribatzeko eskabidearekin batera, taulan adierazten den dokumentazioa aurkeztu:

EREMU BATETATIK SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Komunikazioko eremutik

salbuestea

Gainditua izatea Helduentzako Bigarren Hezkuntzako komunikazioko eremuko 4. modulua

Ikasketa ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea arlo soziolinguistikoa 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu

Gaindituak izatea Hizkuntzako 2. mailako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak

Hizkuntzako 2. mailako gako-gaitasunak frogatzen dituen ziurtagiriaren fotokopia

Gizarteko eremutik salbuestea

Gainditua izatea Helduentzako Bigarren Hezkuntzako eremu sozialeko 4. modulua

Ikasketa ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea arlo soziolinguistikoa 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu

Eremu zientifiko-teknologikotik salbuestea

Lanbide Hastapeneko Programaren bat gainditua izatea, Lanbide Lantegia edo Lanbide Hastapena modalitatean

Ikasketa ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea lanbide lantegi bat

Ikasketa ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea Helduentzako Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. modulua

Ikasketa ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea arlo matematikoa edo arlo zientifiko-teknologikoa 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu

Urtebeteko lan esperientzia (lanaldi osokoa), gutxienez, frogatzea

Besteren konturako langileak:

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasota

Langile autonomoak:

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), autonomoen araubide berezian afiliatuta egondako aldiak jasota

Gutxienez 1. mailako lanbide ziurtagiria baduela frogatzea.

Lan administrazioak emandako lanbide ziurtagiriaren fotokopia

Gaindituak izatea Matematikako 2. mailako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak

Matematikako 2. mailako gako-gaitasunak frogatzen dituen ziurtagiriaren fotokopia

16. 2015-2016 ikasturtean Nafarroan lanbide tailer batean dauden ikasleei eremu zientifiko-teknologikotik ofizioz salbuetsiko zaie, baldintzatua.

Salbuespen baldintzatu horrek ondorioak izan ditzan, koordinazio epaimahaiak behar diren egiaztapen lanak eginen ditu salbuespen baldintzatua duten ikasle horiek lanbide tailerra gainditu duten jakiteko. Egiaztapen hori 2016ko maiatzaren 26an eginen da. Hortaz, 2016ko maiatzaren 25eko 14:00ak baino lehen ikastetxeek EDUCAn jarri beharko dituzte lanbide tailerraren azken kalifikazioak.

17. Salbuesteko eskaeren gaineko ebazpena ematea honako hauei dagokie:

Proben koordinazio epaimahaia

2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean probaren arloren bat Nafarroan gainditua izateagatik eremu batetik salbuesteko eskaerak

2015-2016 ikasturtean lanbide tailer batean dauden izangaiei ofizioz aplikatu beharreko salbuespen baldintzatuak

Inskripzioa non aurkeztu duten, ikastetxe horietako idazkaritzak

Eranskin honen 15. oinarrian aipatutako salbuespenak egiteko gainerako eskaerak

Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, EDUCA aplikazioan, “SALBUETSIA” hitza adieraziko da. Bestela, ukatzearen arrazoia adieraziko da.

Probaren kalifikazioa eta balorazioa.

18. Hiru eremuetako bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da.

–Komunikazioko eremuaren nota izanen da Hizkuntzako ariketan lortutakoa.

–Gizarteko eremuaren nota izanen da Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketan lortutakoa.

–Eremu zientifiko-teknologikoaren nota izanen da Matematikako ariketaren eta Natur Zientziak eta Teknologiako ariketaren batezbesteko aritmetikoa.

Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi dezimalekin. Hiru eremuen batezbesteko aritmetikoa eginez aterako da, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen erdi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioaren kasuan, 1etik 10era bitarte adieraziko da, bi dezimalekin. Hiru eremuen batezbesteko aritmetikoa eginez aterako da, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

Probaren eremuren bat salbuetsi bada, azken kalifikazioa ateratzeko, salbuetsita ez dauden eremuen kalifikazioak baizik ez dira aintzat hartuko, salbu Nafarroan egindako deialdiren batean arlo bat gainditua izateagatik egin bada salbuespena, kasu horretan dagokion arloaren kalifikazioa aintzat hartuko baita probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

Probak egiteko egutegia

19. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba 2016ko ekainaren 1ean eginen da, ikastetxe hauetan:

PROBA EGITEKO IKASTETXEAK*

HONAKO
HAUETAN INSKRIBATUAK

ETI IIP, Tutera

ETI IIP, Tutera

Arte Eskola, Corella

Iruñeko Virgen del Camino LHI

Gainerako ikastetxeak

(*) Kontuan harturik zenbat izangai inskribatu diren, baita beste gorabehera batzuk ere, ikastetxe gehiagotan egin daitezke sarrera probak. Hala baldin bada, ohiko bideetatik emanen da informazioa.

20. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren identifikazio txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin.

Informazio hori, izangaiak geletan banatzeko informazioarekin batera, inskripzioko ikastetxeetan jakinaraziko da 2016ko maiatzaren 27an, onartutakoen behin betiko zerrendak argitaratzeko egun berean.

21. Izangaiak egin beharreko eremuko edo eremuetako ariketetara soilik joanen dira, jarraian zehazten den moduan:

a) Komunikazioko eremua (Hizkuntzako ariketa) eta gizarteko eremua (Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketa): 2016ko ekainaren 1a, 15:30ean, deia eta dokumentazioa egiaztatzea.

b) Eremu zientifiko-teknologikoa (Matematikako ariketa eta Natur Zientziak eta Teknologiako ariketa): 2016ko ekainaren 1a, 18:00etan, deia eta dokumentazioa egiaztatzea.

Erdi mailako zikloan sartzeko probaren ariketak honela eginen dira:

EGUNA

EREMUA

EKITALDIA

IRAUPENA

Ekainaren 1a

Komunikaziokoa

Hizkuntza

2 ordu (ordu bat ariketa bakoitzerako)

Gizartekoa

Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

Zientzia eta Teknologikoa

Matematika

2 ordu (ordu bat ariketa bakoitzerako)

Natur Zientziak eta Teknologia

22. Salbuetsita egon gabe ariketaren bat egitera aurkezten ez direnak “ez aurkeztutzat” joko dira ariketa horretan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horren puntuazioa 0 izanen da.

Proben emaitzak eta erreklamazioak.

23. Inskripzioko ikastetxeetan, proba egiteko ikastetxeetan eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan argitaratuko dira emaitzak, ondoren azaltzen diren egunetan:

Behin-behineko emaitzak

2016ko ekainaren 7a

Erreklamazioak

2016ko ekainaren 8tik 10era, biak barne

Behin betiko emaitzak

2016ko ekainaren 24a

24. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Santo Domingo kalea, 8), koordinazio epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez, eta hark dagokion ebaluazio epaimahaiari igorriko dio. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, dagokion epaimahaia bilduko da haiek aztertu eta ebazteko.

25. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzearekin betetzat jotzen da ebaluazio epaimahaiek eta proben koordinazio epaimahaiak, ebazpenen eta horien ondoriozko egintzen aurka aurkeztutako erreklamazioen gainean hartzen dituzten erabakien berri emateko prozedura.

Egiaztagiriak.

26. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzen duenak eskubidea izanen du Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariaren ziurtagiri bat jasotzeko. Gai edo Ez-gai den adieraziko da bertan, eta zein kalifikazio lortu duen, zenbakitan emana, bi dezimal eta guzti.

27. Interesdunek probarako inskripzioa egin zuten tokian eskuratzen ahalko dituzte erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak, 2016ko ekainaren 28tik aurrera (egun hori barne).

28. Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren eremu bat edo gehiago gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri partzial bat izateko. Bertan adieraziko da zein eremu gainditu diren eta lortutako kalifikazioa, 5etik 10era, bi dezimal eta guzti.

Gainditutako eremuak gainditutzat joko dira Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren hurrengo deialdietan.

29. Probaren zein eremu gainditu diren frogatzen duten agiriak 2016ko urriaren 20tik aurrera eskuratuko dira Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña).

3. ERANSKINA

Goi mailako zikloetan sartzeko proba

Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko probak

Inskribatzeko baldintzak.

1. Goi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Gutxienez 19 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea.

b) Ziurtagiri edo titulazio akademiko hauek edo haien baliokideak ez izatea, goi mailako zikloetan sartzeko aukera ematen baitute:

–Batxilergo titulua.

–Unibertsitate titulua.

–Lanbide Heziketako teknikari titulua.

–Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua.

–Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.

–Batxilergo titulua, Batxilergo Bateratu Balioaniztuna (BBBko 3. maila) egin ondoren luzatua.

–Beste titulazio baliokide batzuk.

2. Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Zikloetan zuzenean sartzeko behar den titulazio akademikoa ez izatea, eta

b) Honako adina izatea eta betebehar hauek betetzea:

–19 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea, eta kirol teknikariaren titulua izatea, behar den kirol modalitate edo espezialitatekoa, edo

–18 urte izatea edo proba egiteko urtean betetzea, eta, horretaz gain, kirol teknikariaren titulua izatea (behar den kirol modalitate edo espezialitatekoa) eta gorputz eta kirol ekintzen lanbide arloko teknikari titulu bat izatea.

3. Oro har, goi mailako zikloetan sartzeko probarako izena emateko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla.

4. BBBko 3. maila egin ondoren Batxilergo titulua dutenek edo Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria dutenek, goi mailako ziklo hauetako bat egin nahi izanez gero, izena eman beharko dute goi mailan sartzeko proban:

a) Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak.

b) Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzak.

Aurreko kasuetan, atal honetan aipatzen den titulazio edo ziurtagiriarekin ez dira egiaztatzen irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak, eta, horregatik, atal honetan aipatzen diren ikasleentzako sarbidea proba da.

5. Arte Plastikoetako eta Diseinuko titulu bat edo Kiroleko teknikari titulua dutenek, Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat egin nahi izanez gero, izena eman beharko dute goi mailan sartzeko proban.

Aurreko kasuetan, aurreko atalean aipatzen diren ikasleak Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzeko bidea proba da.

6. Lanbide Heziketako teknikari titulu bat izanik 2015-2016 ikasturtean Lanbide Heziketako erdi mailako ziklo bateko 2. mailan daudenek, hauetako goi mailako ziklo bat egin nahi izanez gero, izena eman beharko dute goi mailan sartzeko proban:

a) Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak. Arteen ikasketetan sartzeko proba modalitatean izena eman behar dute.

b) Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzak. Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proban izena eman behar dute.

Aurreko kasuetan, Lanbide Heziketako teknikari titulazioarekin ez da egiaztatzen irakaskuntza horietan sartzeko baldintza, eta, horregatik, aurreko atalean aipatzen diren ikasleentzako sarbidea proba da.

7. 18 urte dituzten edo, proba egiten den urtean, adin hori betetzen duten izangaien kasuan, 2015-2016 ikasturtean Lanbide Heziketako erdi mailako ziklo bateko bigarren maila egiten ari badira eta aurreko atalean aipatutako arrazoiengatik proban izena ematen badute, sarrera probak koordinatzeko epaimahaiak behar diren egiaztapen-lanak eginen ditu, jakiteko ea Lanbide Heziketako teknikari titulua lortzeko moduan dauden. Egiaztapen-lan horiek probako emaitzen behin betiko zerrenda argitaratu aurretik eginen dira. Horretarako, ikastetxeek erdi mailako heziketa zikloaren azken kalifikazioak 2016ko ekainaren 22ko 14:00ak baino lehen jarri beharko dituzte EDUCAn.

Ikasle horiek Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloa gainditua ez badute, probako emaitzen behin betiko zerrendan “PROBA BALIOGABEA” agertuko da.

Ikasle horiek arte plastikoetako eta diseinuko edo araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako heziketa ziklo batean inskribaturik ez badaude, probako emaitzen behin betiko zerrendan “PROBA BALIOGABEA” agertuko da.

8. Hezkuntza Departamentuak, bere eskumenen esparruan, eskura dauden datuak egiaztatu ondoren, aurreko ataletan izena emateko ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten izangaiak proba egitetik baztertzen ahalko ditu, edo haien probaren emaitzak baliogabetzen, edonoiz.

Inskripzioa.

9. Goi mailako heziketa zikloetako sarrera proban inskribatzeko epea 2016ko apirilaren 11tik 15era bitarte izanen da, biak barne.

10. Goi mailako zikloetako sarrera proban inskribatzeko, bide hauek daude:

–Aurrez aurre: Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunduetako edozeinetan. Ikastetxe horiek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan zehazten dira, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3104/Pruebas-de-acceso-a-ciclos-de-FP-de-Artes-Plasticas-y-Diseno-y-de-Ensenanzas-Deportivas

–Telematika bidez, on line, “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” aipatu fitxan. Horretarako, ziurtagiri digital balioduna eduki beharko da.

11. Izangai bakoitzak inskripzio eskabide bakar bat bete beharko du, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxako ereduen araberakoa.

Goi mailan sartzeko probetarako inskripzioa bikoizturik eginez gero, izangaia ez da prozesuan onartuko. Dena dela, sarrera proba batean baino gehiagotan inskribatzeko behar diren baldintzak betetzen diren kasuetan, haietako bakoitzerako inskripzioa egiten ahalko da.

Eskatzaileak daturen bat oker eman edo eman gabe uzten badu, ezin izanen du halakorik aipatu geroko erreklamazioetan, ez eta uste izan ere hargatik bere interes nahiz eskubideak urratu direla.

12. Izen-emateak jasotzen dituzten ikastetxeek eskatzaileari eskabidearen fotokopia emanen diote, hori noiz sartu den adierazita eta zigilua jarrita.

Dokumentazioa.

13. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan sartzeko proban inskribatzeko eskabidearekin batera, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu behar dute:

a) Nahitaezko dokumentazioa:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

–Sarrera probetan inskribatzeko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–18 urteko izangaiak: teknikari tituluaren fotokopia edo erdi mailako heziketa ziklo bateko bigarren maila ikasten ari dela frogatzeko ziurtagiria, matrikulatua dagoen ikastetxeak luzatua. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean matrikulaturik dauden 18 urteko ikasleen kasuan, dokumentazioa ofizioz erantsiko da.

–Familia ugariaren kasuan, horren agiriaren fotokopia.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua.

c) Salbuespenetarako dokumentazioa:

–Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatiren bat egitetik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 23. oinarrian zehaztutako frogagirien fotokopiak erantsiko dira.

14. Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatzeko eskabidearekin batera, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Nahitaezko dokumentazioa:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

–Kirol teknikarien tituluaren fotokopia, dagokion kirol modalitate edo espezialitatekoa.

–Kirol Irakaskuntzen erdi mailako zikloko ikasketen ziurtagiriaren fotokopia, zikloko batez besteko azken nota jasotzen duena.

–Sarrera probetan inskribatzeko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–18 urteko izangaiek honako hau aurkeztu beharko dute: gorputz eta kirol ekintzen lanbide arloko teknikari tituluaren fotokopia edo lanbide arlo horretako erdi mailako heziketa ziklo bateko bigarren maila ikasten ari dela frogatzeko ziurtagiria, matrikulatua dagoen ikastetxeak luzatua. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean matrikulaturik dauden 18 urteko izangaien kasuan, dokumentazioa ofizioz erantsiko da.

–Familia ugariaren kasuan, horren agiriaren fotokopia.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua.

c) Salbuespenetarako dokumentazioa:

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko probatik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 23. oinarrian zehaztutako frogagirien fotokopiak erantsiko dira.

15. Inskripzio eskabideak biltzen dituzten ikastetxeek honako agiri hauek bidaliko dizkiote proben koordinazio epaimahaiari apirilaren 29a baino lehen:

–Desgaitasuna dela-eta proban egin nahi diren egokitzapenen eskaerak, eta bakoitzari dagokion egiaztagiria.

–Probaren berariazko zatia egitetik salbuesteko eskaerak, gutxienez bi urteko lan esperientzia duelako (lanaldi osoan), eta horri dagozkion egiaztagiriak.

Onartuen zerrendak.

16. Onartuen behin-behineko zerrendak 2016ko maiatzaren 13an argitaratuko dira inskripzioa egiteko ikastetxeetan eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan. Zerrenda horietan, orobat, honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako zatien kalifikazioak eta izangaiek proba egokitzeko egindako eskaerak.

Erreklamazioak maiatzaren 16tik 18ra bitarte eginen dira, biak barne, toki hauetan:

–Inskripzioa egin den ikastetxean, eranskin honen 26. oinarriaren arabera onarpena eta salbuespenak ikastetxeko idazkaritzaren eskumenak badira. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

–Hezkuntza Departamentuko erregistroan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña), sarrera probak koordinatzeko epaimahaiaren buruari zuzenduak, egokitzapenen, hobariaren, salbuespenen, aurreko deialdietan gainditutako zatien eta kalifikazioen eta lan esperientziaren ondoriozko salbuespenen kasuan. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

17. Behin erreklamazioak ebatzirik, onartuen behin betiko zerrendak 2016ko maiatzaren 27an argitaratuko dira inskripzioa egiteko ikastetxeetan eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan.

Zerrenda horietan honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako zatiaren kalifikazioak, izangaiak epaimahaien arabera nola banatu diren, eta ariketak egiteko behar diren materiala. Halaber, zerrenda bat argitaratuko da non azalduko baitira izangaiei dagozkien proben egokitzapenak.

Proben egitura eta edukia.

18. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren bidez frogatuko da, alde batetik, izangaiak Batxilergoaren helburuei dagokienez duen heldutasuna, eta, bestetik, kasuan kasuko lanbide arloan dituen gaitasunak.

Probak bi zati izanen ditu:

a) Zati komuna: izangaiek goi mailako zikloak gainditzeko dituzten heldutasuna eta egokitasuna baloratzen ditu. Gai hauetako edukiak izanen ditu: Gaztelania edo Euskara, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa) eta Matematika.

b) Berariazko zatia: kasuan kasuko lanbide arloari dagozkion oinarrizko gaitasunak baloratzen ditu, eta egin nahi diren goi mailako zikloak egiteko behar diren berariazko ezagutzak jorratuko ditu.

19. Goi mailan sartzeko probak, modalitate bakoitzean, zati, irakasgai eta ariketa hauek ditu:

ZIENTZIAK ETA INGENIARITZA MODALITATEA

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Komunak

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

Ariketa bat

Espainiako Historia

Ariketa bat

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

Ariketa bat

Matematika

Ariketa bat

Berariazkoa (*)

Lanbide arloko ezagutzak

Fisika eta Kimika

Ariketa bat

Marrazketa Teknikoa

Ariketa bat

Industriako Teknologia

Ariketa bat

GIZARTE ZIENTZIAK MODALITATEA

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

Ariketa bat

Espainiako Historia

Ariketa bat

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

Ariketa bat

Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika

Ariketa bat

Berariazkoa (*)

Lanbide arloko ezagutzak

Enpresaren Ekonomia

Ariketa bat

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

Ariketa bat

Geografia

Ariketa bat

OSASUN ZIENTZIAK MODALITATEA

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

Ariketa bat

Espainiako Historia

Ariketa bat

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

Ariketa bat

Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika

Ariketa bat

Berariazkoa (*)

Lanbide arloko ezagutzak

Biologia

Ariketa bat

Kimika eta Fisika

Ariketa bat

Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak

Ariketa bat

ARTEAK MODALITATEA

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

Ariketa bat

Artearen Historia

Ariketa bat

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

Ariketa bat

Berariazkoa (*)

Lanbide arloko ezagutzak

Marrazketa Artistikoa

Ariketa bat

Bolumena

Ariketa bat

Marrazketa Teknikoa

Ariketa bat

(*) Probaren berariazko zatia egin behar dutenek modalitate bakoitzarekin lotutako hiru irakasgaietatik biri dagozkien ariketak hautatuko dituzte, eta inskripzioko eskabidean adieraziko dute.

Bi zatiotako antolamendua, edukiak eta curriculum-erreferentziak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 22/2013 Ebazpenaren 12. eta 13. eranskinetan jaso dira.

20. Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko probari dagokionez, goi mailako zikloetan sartzeko edozein modalitatetako probaren zati komuna bezalakoa izanen da.

21. Arteak modalitatean eta Gizarte Zientziak modalitatean goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komunak goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proba gainditzearen balio bera du, eta horregatik irakaskuntza horietan sartzeko aukera ematen du.

22. Gaztelaniako ariketa eta Euskarako ariketa gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, zein den ere proba egiteko aukeratu den hizkuntza. Atzerriko Hizkuntzako ariketa kasuan kasuko atzerriko hizkuntzan erantzun beharko da.

Salbuespenak.

23. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren zatiren bat egitetik salbuetsia izatea nahi duten izangaiek berariaz adierazi beharko dute inskripzioaren eskabidean. Era berean, dagokien zatian salbuetsiak izateko betebeharrak betetzen dituztela frogatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte inskripzioaren eskabidearekin batera:

ZATI BAT EGITETIK SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Modalitate hauetako zati komuna egitetik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

Aipatutako hiru proba modalitateetako edozeinen zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Modalitate hauetako zati komuna egitetik salbuestea:

–Arteak

Arteak modalitateko zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Modalitate hauetako zati komuna egitetik salbuestea:

–Arteak

–Gizarte Zientziak

Nafarroan goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba gainditurik izatea.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Modalitate hauetako berariazko zatia egitetik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza

–Osasun Zientziak

–Gizarte zientziak

–Arteak

Kasuan kasuko modalitatearen berariazko zatia gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Modalitate hauetako berariazko zatia egitetik salbuestea:

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

Gorputz eta kirol ekintzen lanbide arloko goi mailako ziklo bat egin behar duten goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat.

Goi mailako eta errendimendu handiko kirolari izaera frogatzea, Goi Mailako eta Errendimendu Handiko Kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izatea frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia.

Modalitate hauetako berariazko zatia egitetik salbuestea:

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

Kirol teknikariaren titulua izatea

Kirol teknikariaren tituluaren fotokopia

Modalitate hauetako berariazko zatia egitetik salbuestea:

–Arteak.

Lanbide Heziketako lanbide arlo hauetako batean Lanbide Heziketako teknikari titulua izatea, edo 2016an titulua lortzeko egoeran egotea:

–Ostalaritza eta Turismoa

–Irudia eta Soinua

–Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

–Beira eta Zeramika

–Arte Grafikoak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua izatea, edo 2016an titulua lortzeko egoeran egotea

Teknikari tituluaren edo, hala badagokio, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari tituluaren fotokopia

Nafarroan 2. mailan dauden ikasleen kasuan, ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Edozein proba modalitatetako berariazko zatia egitetik salbuestea

Proba modalitatearekin loturiko teknikari laguntzailearen titulu bat izatea.

Horretarako, pertsona horiek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan lanbide arlo bakoitzerako zehazten den proba modalitatean izena eman beharko dute

Teknikari laguntzailearen tituluaren fotokopia.

2. mailako edo goragoko lanbide ziurtagiria izatea, 5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Lan administrazioak emandako lanbide ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazita.

5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako aipatzen diren lanbide arloetako batean gutxienez ere bi urteko lan esperientzia frogatzea, lanaldi osoarekin.

Besteren konturako langileak:

–Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena). Ziurtagiri horrek enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jaso behar ditu, eta

–Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, egindako lana eta noiz aritu den lan horretan.

Langile autonomoak:

–Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), langile autonomoen araubide berezian kotizatutako aldia jasota, eta

–Jarduera ekonomikoen zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria.

24. Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako heziketa zikloan sartzeko proba egitetik salbuetsia izatea eskatzeko, betebehar hau betetzen dela frogatu beharko da:

PROBA EGITETIK SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO
BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Proba egitetik salbuestea

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

25. 2016an 18 urte beterik dituzten ikasleen kasuan, 23. oinarrian adierazten diren lanbide arloetako batean Lanbide Heziketako erdi mailako ziklo bateko bigarren maila egiten ari badira, Arteak modalitatearen berariazko zatia egitetik ofizioz salbuetsiko zaie, baldintzatuta, eta horregatik ezingo dute proba egin.

Salbuespen baldintzatuaren ondorioetarako:

–Erdi mailako heziketa ziklo baten bigarren maila Nafarroatik kanpoko beste autonomia erkidego batean ikasten ari diren ikasleek heziketa ziklo hori gainditu dutela dioen ikasketa-ziurtagiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute 2016ko ekainaren 22ko 14:00ak baino lehen.

–Erdi mailako heziketa ziklo baten bigarren maila Nafarroan ikasten ari diren ikasleek ez dute inolako agiririk aurkeztu beharrik. Koordinazio epaimahaiak behar diren egiaztapen-lanak eginen ditu ikasle horiek matrikulatuta daudeneko erdi mailako heziketa zikloa gainditu duten egiaztatzeko. Egiaztapen hori 2016ko ekainaren 23an eginen da. Hortaz, 2016ko ekainaren 23ko 14:00ak baino lehen ikastetxeek EDUCAn jarri beharko dituzte erdi mailako heziketa zikloaren azken kalifikazioak.

23. oinarrian adierazten diren lanbide arloetako batean erdi mailako heziketa ziklo bat gainditu duten ikasleen kasuan, Arteak modalitatearen sarrera probaren berariazko zatia “SALBUETSIA” agertuko da emaitzen behin betiko zerrendan.

Ikasle horiek Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloa gainditua ez badute, probako emaitzen behin betiko zerrendan “PROBA BALIOGABEA” agertuko da.

26. Salbuesteko eskaeren gaineko ebazpena ematea honako hauei dagokie:

Proben koordinazio epaimahaia

2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean probaren zatiren bat Nafarroan gainditua izateagatik egiten diren salbuesteko eskaerak

Lan esperientzia izateagatik egiten diren salbuesteko eskaerak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko, Arte Grafikoetako edo Irudia eta Soinuko heziketa ziklo batean 2015-2016 ikasturtean 2. mailan dauden eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean izena ematen duten izangaiei ofizioz aplikatzen zaizkien salbuespen baldintzatuak

Inskripzioa non aurkeztu duten, ikastetxe horietako idazkaritzak

Eranskin honen 23. oinarrian aipatutako salbuespenak egiteko gainerako eskaerak

Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, EDUCA aplikazioan, “SALBUETSIA” hitza adieraziko da. Bestela, ukatzearen arrazoia adieraziko da.

Teknikari titulua duten eta Lanbide Heziketako goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleak.

27. Lanbide Heziketako teknikari titulu bat izanik Lanbide Heziketako goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleek ezin izanen dute izena eman goi mailako zikloetan sartzeko proban, horietan sartzeko baldintza bat betetzen baitute.

28. Arte Plastikoetako eta Diseinuko titulu bat edo Kiroleko teknikari titulu bat izanik Lanbide Heziketako goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleek goi mailako zikloetan sartzeko proban izena eman beharko dute, edozein modalitatetan.

Teknikari titulua duten eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleak.

29. Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Kiroleko teknikari titulu bat izanik Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleek goi mailako zikloetan sartzeko proban izena eman beharko dute, Arteak modalitatean.

30. Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Kiroleko teknikari titulua izanik 2015-2016 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean prestakuntza ikastaroa egiten ari diren izangaiek, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean izena eman nahi izanez gero, goi mailako zikloetan sartzeko proban izena eman beharko dute, Arteak modalitatean. Ikasle horien egoerak:

a) Prestakuntza ikastaroaren irakasgai guztiak gainditu badituzte, ezin izanen dute egin goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren zati komuna. Prestakuntza ikastaroan, Gaztelania, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza eta Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika irakasgaietan lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa hartuko da sarrera probaren zati komunaren kalifikaziotzat.

Lanbide Heziketako edo Kiroleko teknikari titulua duten ikasleek berariazko zatiaren ariketak egin beharko dituzte, eranskin honen 23. oinarrian aurreikusten diren salbuesteko kasuak salbu.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko titulua duten ikasleak salbuetsita daude berariazko zatiaren ariketak egitetik, eranskin honen 23. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

b) Prestakuntza ikastaroaren irakasgai guztiak gainditu ez badituzte, Arteetako probaren zati komunaren ariketak egin beharko dituzte.

Lanbide Heziketako edo Kiroleko teknikari titulua duten ikasleek berariazko zatiaren ariketak egin beharko dituzte, eranskin honen 23. oinarrian aurreikusten diren kasuak salbu.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko titulua duten ikasleak salbuetsita daude berariazko zatiaren ariketak egitetik, eranskin honen 23. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

31. Aurreko oinarrian aipatzen den kasuan, sarrera proben koordinazio epaimahaiak 2016ko maiatzaren 26an egiaztatuko du nork aurkeztu beharko duen probaren zati komuna egitera eta, hala badagokio, zenbateko kalifikazioa lortzen duten. Horretarako, prestakuntza ikastaroa ematen duten ikastetxeek EDUCA aplikazioaren bidez sartuko dituzte irakasgai bakoitzeko kalifikazioak eta ikastaroko azken kalifikazioa, 2016ko maiatzaren 25eko 14:00ak baino lehen.

Egiaztapen horien emaitzak 2015eko maiatzaren 27an argitaratuko dira, inskripzioa egiteko ikastetxeetan eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan.

32. Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Kiroleko teknikari titulua izanik aurreko ikasturte batean Nafarroako Foru Komunitatean prestakuntza ikastaroa egin duten izangaiek, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean izena eman nahi izanez gero, goi mailako zikloetan sartzeko proban izena eman beharko dute, Arteak modalitatean.

a) Prestakuntza ikastaroaren irakasgai guztiak gainditu dituztenek aukera hauek izanen dituzte:

–Inskripzio eskabidean eskatzea Gaztelania, Euskara, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza eta Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika irakasgaietan lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa jar diezaietela sarrera probaren zati komunaren kalifikazio gisa.

–Inskripzio eskabidean eskatzea sarrera probaren zati komuna egin nahi dutela.

Lanbide Heziketako edo Kiroleko teknikari titulua duten ikasleek, aurrekoaz gain, berariazko zatiaren ariketak egin beharko dituzte, eranskin honen 23. oinarrian aurreikusten diren salbuesteko kasuak salbu.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko titulua duten ikasleak salbuetsita daude berariazko zatiaren ariketak egitetik, eranskin honen 23. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

b) Prestakuntza ikastaroaren irakasgai guztiak gainditu ez badituzte, zati komunaren ariketa guztiak egin beharko dituzte.

Lanbide Heziketako edo Kiroleko teknikari titulua duten ikasleek, aurrekoaz gain, berariazko zatiaren ariketak egin beharko dituzte, eranskin honen 23. oinarrian aurreikusten diren salbuesteko kasuak salbu.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko titulua duten ikasleak salbuetsita daude berariazko zatiaren ariketak egitetik, eranskin honen 23. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

33. Aurreko oinarrian aipatzen den kasuan, sarrera proben koordinazio epaimahaiak 2016ko maiatzaren 26an egiaztatuko du nork aurkeztu beharko duen probaren zati komuna egitera eta, hala badagokio, zenbateko kalifikazioa lortzen duten.

Horretarako, inskripzio eskabideak biltzen dituzten ikastetxeek aurreko ikasturteetan Nafarroako Foru Komunitatean egindako prestakuntza ikastaroen noten ziurtagiriak igorri beharko dizkiote koordinazio epaimahaiari 2016ko maiatzaren 25a baino lehen.

Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean ez beste autonomia erkidego batean egin duten izangaien kasuan, 2016ko maiatzaren 25eko 14:00ak baino lehen, kalifikazioei buruzko dokumentazioa eta ikastaro horretako batez besteko nota aurkeztu beharko dituzte inskripzioko ikastetxean, dagokion hobaria jasotzearen ondorioetarako soilik.

Egiaztapen horien emaitzak 2015eko maiatzaren 27an argitaratuko dira, inskripzioa egiteko ikastetxeetan eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan.

Teknikari titulua duten eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleak.

34. Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Kiroleko teknikari titulu bat izanik Kirol Irakaskuntzen goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleek araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proban izena eman beharko dute.

Proben kalifikazioa eta balorazioa.

35. Probaren bi zatietako bakoitza 0tik 10era bitarte kalifikatuko da.

–Zati komuna: irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da. Hautatzen den proba modalitatean egin beharreko ariketetan lortutako noten batez bestekoa izanen da zati horren azken nota. Probaren zati komuna egin behar ez duten prestakuntza ikastaroko irakasleentzat, prestakuntza ikastaroan Gaztelania, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza eta Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika irakasgaietan lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da zati komunaren kalifikazioa.

–Berariazko zatia: irakasgai bakoitzeko azterketa 0tik 10era kalifikatuko da, eta bi ariketetan lortutako noten batezbesteko aritmetikoa izanen da zati honen azken nota.

36. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi dezimalekin. Bi zatien batezbesteko aritmetikoa eginez aterako da azken kalifikazioa, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

37. Lanbide Heziketako teknikari titulua izanik prestakuntza ikastaroa egiten ari direnentzat, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo bat egin nahi badute, probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, aurreko puntuan aipatzen den batezbesteko aritmetikoari honako hau gehituko zaio: prestakuntza ikastaroan lortutako kalifikazioa bider 0,15. Sartzeko probaren azken kalifikazioa ezin da 10 puntutik gorakoa izan, inola ere ez.

38. Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua izanik prestakuntza ikastaroa egiten ari direnentzat, Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat egin nahi badute, probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, aurreko puntuan aipatzen den batezbesteko aritmetikoari honako hau gehituko zaio: prestakuntza ikastaroan lortutako kalifikazioa bider 0,15. Sartzeko probaren azken kalifikazioa ezin da 10 puntutik gorakoa izan, inola ere ez.

39. Izangaia probaren zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago, salbuetsi gabeko zatiko kalifikazioa bakarrik hartuko da aintzat azken kalifikazioa kalkulatzeko. Izangaia zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago Nafarroan aurretik egindako deialdietan gainditu zuelako, zati horren kalifikazioa aintzat hartuko da probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

40. Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioaren kasuan, 1etik 10era bitarte adieraziko da, bi dezimalekin. Sarrera probako kalifikazioaren eta kirol teknikariaren irakaskuntzetako azken kalifikazioaren arteko batezbesteko aritmetikoa eginen da, baldin biak laukoak badira edo handiagoak. Batez bestekoa bost puntukoa edo altuagoa izanez gero, azken kalifikazioa positiboa izanen da.

Probak egiteko egutegia.

41. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatiak egin hauetan eginen dira:

–Zati komuna: 2016ko maiatzaren 31n.

–Berariazko zatia: 2016ko ekainaren 2an.

Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba 2016ko maiatzaren 31n eginen da.

Probak egiteko ikastetxeak:

GOI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO PROBA
EGITEKO IKASTETXEAK*:

–Zientziak eta Ingeniaritza modalitatea

–Gizarte Zientziak modalitatea

–Osasun Zientziak modalitatea

KIROL IRAKASKUNTZEN GOI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO PROBA EGITEKO IKASTETXEAK*

HONAKO HAUETAN

INSKRIBATUAK

ETI IIP, Tutera

ETI IIP, Tutera

Arte Eskola, Corella

Iruñeko Virgen del Camino LHI

Gainerako ikastetxeak

GOI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO PROBA
EGITEKO IKASTETXEAK*:

–Arteak modalitatea

HONAKO HAUETAN
INSKRIBATUAK

Arte Eskola, Iruña

Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeetan eta arte eskoletan

(*) Kontuan harturik zenbat izangai inskribatu diren, baita beste gorabehera batzuk ere, ikastetxe gehiagotan egin daitezke sarrera probak. Hala baldin bada, ohiko bideetatik emanen da informazio hau.

42. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren identifikazio txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin.

Informazio hori, izangaiak geletan banatzeko informazioarekin batera, inskripzioko ikastetxeetan jendaurrean jarriko da 2016ko maiatzaren 27an, onartuen behin betiko zerrendak argitaratzeko egun berean.

43. Izangaiak egin beharreko zatiko edo zatietako ariketetara soilik joanen dira, jarraian zehazten den moduan:

a) Zati komuna eta Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba: 2016ko maiatzaren 31n, 15:30ean: izangaiei deitzea eta agiriak egiaztatzea zati komuneko ariketak egiteko.

b) Berariazko zatia: 2016ko ekainaren 2an, 15:30ean: izangaiei deitzea eta agiriak egiaztatzea berariazko zatiko ariketak egiteko.

Goi mailako zikloan sartzeko probaren ariketak honela eginen dira:

EGUNA

ZATIA / PROBA

IRAKASGAIAK

ARIKETEN IRAUPENA

Maiatzaren 31

Zati komuna

Goi mailako Kirol Irakaskuntzetan sartzeko proba

Gaztelania edo Euskara

4 ordu (ordu bat ariketa bakoitzerako)

Espainiako Historia edo Artearen Historia

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika

Ekainaren 2a

Berariazko zatia, modalitate hauetan:

–Zientziak eta Ingeniaritza

–Gizarte Zientziak

–Osasun Zientziak

Modalitate bakoitzean: hiru irakasgaietatik bi

2 ordu eta 30 minutu bi ariketetarako

Berariazko zatia, modalitate honetan:

–Arteak

Hiru irakasgaietatik bi

3 ordu eta 30 minutu bi ariketetarako

44. Salbuetsita egon gabe ariketaren bat egitera aurkezten ez direnak “ez aurkeztutzat” joko dira ariketa horretan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horren puntuazioa 0 izanen da.

Proben emaitzak eta erreklamazioak.

45. Inskripzioko ikastetxeetan, proba egiteko ikastetxeetan eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan argitaratuko dira emaitzak, ondoren azaltzen diren egunetan:

Behin-behineko emaitzak

2016ko ekainaren 14a

Erreklamazioak

2016ko ekainaren 15etik 17ra, biak barne.

Behin betiko emaitzak

2016ko ekainaren 24a

46. Emaitzei buruzko erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Santo Domingo kalea, 8), koordinazio epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez, eta hark dagokion ebaluazio epaimahaiari igorriko dio. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, dagokion epaimahaia bilduko da haiek aztertu eta ebazteko.

47. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzearekin betetzat jotzen da ebaluazio epaimahaiek eta proben koordinazio epaimahaiak, ebazpenen eta horien ondoriozko egintzen aurka aurkeztutako erreklamazioen gainean hartzen dituzten erabakien berri emateko prozedura.

Egiaztagiriak.

48. Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko proba edo Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzen duenak eskubidea izanen du Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariaren ziurtagiri bat jasotzeko. GAI dela adieraziko da bertan, eta zein kalifikazio lortu duen, zenbakitan emana, bi dezimal eta guzti. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko probaren ziurtagirietan, halaber, zein lanbide arlotan sartzeko lehentasuna ematen duten adieraziko da.

49. Interesdunek probarako inskripzioa egin zuten tokian eskuratzen ahalko dituzte aurreko oinarrian aipatu probak gainditu izanaren ziurtagiriak, 2016ko ekainaren 28tik aurrera.

50. Interesdunek Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea; Iruña) eskuratzen ahalko dituzte Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak, 2016ko ekainaren 28tik aurrera.

51. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati bat gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri partzial bat izateko. Bertan adieraziko da zein zati gainditu den, eta lortutako kalifikazioa, 5etik 10era, bi dezimalekin zehaztuta.

Gainditutako zatia Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren hurrengo deialdietan kontuan hartzen ahalko da.

52. Probaren zein zati gainditu den frogatzen duen dokumentua 2016ko urriaren 20tik aurrera eskuratuko da Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea, 8; Iruña).

4. ERANSKINA

Epaimahaien osaera eta eginkizunak

Koordinazio epaimahaia.

1. Koordinazio epaimahai bat eratuko da, Hezkuntzako zuzendari nagusiak izendatua, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak proposatuta, eta mahaiburu bat, idazkari bat eta lau mahaikide izanen ditu.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kide bat izanen da mahaiburua. Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko kide bat izanen da idazkaria, eta mahaikide bat Lanbide Heziketaren Zerbitzuari atxikitako langile bat izanen da. Gainerako hiru mahaikideak, berriz, kidego hauetakoak: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, arte plastikoetako eta diseinuko irakasleak, arte plastikoetako eta diseinuko tailer-maisuak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Orobat, koordinazio epaimahaiak aholkulariak eska ditzake beharrezkoa iruditzen zaionean. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu aholkulariak.

Koordinazio epaimahaia 2016ko apirilean eratuko da.

2. Koordinazio epaimahaiaren eginkizunak.

a) Hurrengo oinarrian deskribatzen diren eta beharrezkoak diren ebaluazio epaimahaien eta aholkularien kopurua zehaztea, eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari ebaluazio epaimahai horiek osatuko dituzten kideen izendapena proposatzea.

b) Sarrera probak egin eta ebaluatzeko prozesua antolatzea.

c) Probak prestatzea eta horiek ebaluatu eta kalifikatzeko irizpideak ezartzea.

d) Hezkuntza Departamentuko web orrian izangai onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratzea, eta horiei buruz aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.

e) Sarrera probetan onartuak izateko epez kanpo aurkezten diren eskaerak ebaztea.

f) Desgaitasunarengatiko probaren egokitzapenak zehaztea. Bestalde, hezkuntzako laguntza bereziak behar dituztenen kasuan (ikastearen nahasmenduak, arreta faltagatiko nahasmendua –hiperaktibitatearekin– eta hezkuntzako premia bereziak izateagatik), epaimahai koordinatzaileak zainduko du Orientazio Bulegoak eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroaren jarraibideak bete daitezen.

g) Ofiziozko salbuespenak zehaztu eta egiaztatzea.

h) Ebazpen honetan zehaztutako kalifikazioak egiaztatzea eta dagozkion neurriak hartzea.

i) Sarrera probak behar bezala egin daitezen zaintzea.

j) Prozesuko aktak osatzea.

k) Bidezkoak diren probako eremuetatik edo zatietatik salbuesteko eskaerak ebaztea, aurreko deialdietan gaindituak daudelako, bai eta lan esperientziari dagozkionak ere goi mailako zikloetan sartzeko probetan.

l) Desgaitasuna dela-eta egin beharreko egokitzapen eskaerei buruzko erreklamazioak ebaztea, bai eta aurreko deialdietan gainditutako arloen edo zatien ziurtapen partzialei buruzkoak ere.

m) Egiten diren gainerako erreklamazioei buruzko ebazpena ematea, proben kalifikazioari buruzkoak izan ezik, horiek ebaluazio epaimahaien eskumenekoak baitira.

Ebaluazio epaimahaiak.

3. Ebaluazio epaimahaiak eratuko dira, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuta eta koordinazio epaimahaiak proposatuta. Mahaiburua izanen dute, eta zehaztuko diren mahaikideak. Halaber, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aholkulariak izendatzen ahalko ditu antolaketa beharren arabera eta ebaluatu beharreko irakasgaien arabera.

Ebaluazio epaimahaietako kideak eta aholkulariak ondoko hauek izanen dira: 2015-2016 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean, ahal delarik, Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan eta Arte Eskoletan prestakuntza ikastaroa ematen ari diren katedradunak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, edo, bestela, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari atxikitako langileak.

4. Ebaluazio epaimahaien eginkizunak:

a) Proben antolaketa eta garapena bermatuko duten neurri egokiak hartzea, ikastetxeko baliabideen arabera.

b) Probetara joatea eta haiek modu egokian gauzatzen direla zaintzea.

c) Izangaien nortasuna egiaztatzea.

d) Probak zuzendu eta kalifikatzea proben koordinazio epaimahaiak zehazten dituen epeetan.

e) Proben behin-behineko eta behin betiko emaitzen aktak osatzea eta probak egin diren ikastetxean argitaratzea ezarritako epeetan.

f) Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea ezarritako epeetan.

g) Bere helburuak egoki betetzeko, proben koordinazio epaimahaiak agintzen dien beste edozein eginkizun.

5. Zikloetan sartzeko proben ebaluazio epaimahaiak 2016ko maiatzean eratuko dira.

Aholkulariak.

6. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu zikloetan sartzeko probetan parte hartzen duten aholkulariak.

7. Aholkularien eginkizunak:

a) Aholkulari zuzentzaileak:

–Probak zuzendu eta kalifikatzea.

–Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea.

b) Antolaketa beharrengatik izendatutako aholkulariak:

–Probak egiteko prozesua zaindu eta kontrolatzea.

–Proben kudeaketa prozesuan laguntzea.

Izendapena.

8. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez izendatuko dira proben koordinazio epaimahaiko kideak.

9. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu ebaluazio epaimahaiko kideak.

10. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu aholkulariak.

11. Izendatzen diren koordinazio epaimahaikideek, ebaluazio epaimahaikideek eta aholkulariek nahitaez parte hartu beharko dute epaimahaietan.

12. Koordinazio epaimahaikideen, ebaluazio epaimahaikideen eta aholkularien lanak Unibertsitatez Kanpoko Irakaskuntza Hobetzeko Neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 12.2 artikuluan ezarritakoekin parekatuko dira, eta ezartzen diren konpentsazio ekonomikoak jasotzeko eskubidea sortuko dute, ezartzen den prozedurari jarraikiz.

Baliabideak.

13. Ebaluazio epaimahaiek eta koordinazio epaimahaiak ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendua, emaitzen behin betiko aktak argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

14. Deialdi honen, bere oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, ebaluazio epaimahaiek edo koordinazio epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

5. ERANSKINA

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren modalitate bakoitzak zer lanbide arlotarako lehentasuna ematen duen

PROBA MODALITATEA

HONAKO LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO
LEHENTASUNA EMATEN DU

Zientziak eta Ingeniaritza

Nekazaritza

Arte Grafikoak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Itsaso eta Arrantza Arlokoak

Kimika

Segurtasuna eta Ingurumena

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Beira eta Zeramika

Osasun Zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

“Lanbideko arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Gizarte Zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Informatika eta Komunikazioak

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

“Lanbideko arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Arteak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Irudia eta Soinua

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta Zeramika

6. ERANSKINA

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren aukera bakoitzak zer lanbide arlotarako ematen duen lehentasuna

25 URTETIK GORAKOAK UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBAREN AUKERA

HONAKO LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO LEHENTASUNA EMATEN DU

A aukera

(Arteak eta Giza Zientziak)

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Irudia eta Soinua

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta Zeramika

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

B aukera

(Zientziak)

Nekazaritza

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Irudi Pertsonala

Elikagaien Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Itsaso eta Arrantza Arlokoak

Kimika

Osasuna

C aukera

(Osasun Zientziak)

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

D aukera

(Gizarte eta Zuzenbide Zientziak)

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Informatika eta Komunikazioak

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

E aukera

(Ingeniaritza eta Arkitektura)

Arte Grafikoak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Iragarkiaren kodea: F1603358