2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2016ko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa
Mankomunitateko buruak honako ebazpen hau eman du 2016ko otsailaren 22an:
Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 15ean emandako 210/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezarri zen, eta azaroaren 25eko 486/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunak ezarri ziren.
Abenduaren 23ko 280/2015 foru Aginduaren bidez, Foru Komunitatearen esparruan egun baliogabeak ezarri ziren, 2016an epeak konputatzeko, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 23ko 268/2015 Foru Aginduaren bidez, 2016ko lan egutegia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.
Aipatutako xedapenak ikusirik, bidezkoa da 2016ko lan egutegia onestea Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langileentzat.
Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langileen 2016ko lan egutegia onestea eta, hartara, egun hauek jaiegun deklaratzea:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 24a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 25a: Ostiral Santua.
–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 16a: Mendekoste, bertako besta.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Abuztuaren 23a: San Joan Bataiatzailearen besten bezpera, jaieguna 12:00etatik aitzina.
–Abuztuaren 24a, 25a eta 26a: San Joan Bataiatzailearen bestak.
–Urriaren 12a: Espainiaren eguna.
–Azaroaren 1a: Omiasaindu.
–Abenduaren 3a: Nafarroaren eguna, San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.
2. Mendabiatik kanpo (Mankomunitatearen egoitza bertan baitago) lan egiten duten familia–langileek besta hartzen ahal dute benetan lan egiten duten herrian, baita herriko bestetako hiru egunak ere, eguneroko lanak koherentzia izan dezan.
3. Urteko lanordu kopurua, 1.592, honelako lanaldietan banatuko da:
–Bulegoetako langileen ordutegia: astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
–Baliogabeak izanen dira, 2016. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta Mankomunitatearen bulegoetako jaiegunak. Egun horietan, eta orobat urteko larunbat guztietan, hetsirik egonen dira Mankomunitateko bulegoak.
–Familia-langileen ordutegia: Oro har, 8:30etik 14:30era bitarte lan eginen dute, eta horietako batek, berariaz, 8:30etik 12:30era bitarte.
–Adierazi behar da herriko besten bezperan txupinazoa bota baino ordu bat lehenago arte lan eginen dela.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Mendabian, 2016ko martxoaren 11n.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.
Iragarkiaren kodea: L1603129