61. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Aldaketa xehakatua Udal Planean, Allozko 6. poligonoko
31 eta 97. lurzatien ALL-3 esparruari dagokiona.
Hasierako onespena

Udalak, 2016ko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, gehiengo osoa zuela:

Lehendabizikoa.–Hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, HAPO-ALL-3 esparruari dagokiona (Allozko 6. poligonoko 31 eta 97. lurzatiak).

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta; hala, hilabeteko epean, nahi duen orok hura aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak egiteko aukera izanen du.

Hirugarrena.–Jendaurreko epea igaro ondoren, Udalbatzak behin betiko onespena emango du.

Aritzala Deierrin, 2016ko martxoaren 14an.–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1603396