61. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Gorraizko paisaia eta eremu berdeak babesteko ordenantzaren 10. artikuluari dagokionez.
Hasierako onespena

Honen bidez jakinarazten da Eguesibarreko Udalak, 2016ko martxoaren 1eko osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea Gorraizko paisaia eta eremu berdeak babesteko ordenantzaren 10. artikuluaren aldaketa, familia bakarreko etxebizitza atxikien lurzatietan lorategi eremuen portzentajeak finkatzeko xedez.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, horretarako hogeita hamar egun balioduneko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, adierazten da hasierako onespena behin betiko bilakatuko dela, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada aipatu epean. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2016ko martxoaren 17an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1603397