2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezian (BBBPB), aldaketa hirigintza-fitxa batean, Mercadal plazako 4. zenbakiko etxeari dagokionez. Jendaurrean paratzea
Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko martxoaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezian (BBBPB), Mercadal plazako 4. zenbakiko etxearen hirigintza-fitxan aldaketa egiteko, Tuterako BBBPBn, katastroko 233. etxesaileko 622. lurzatian, eta kontserbatzeko edo berritzeko araubidea esleiturik. María Pilar García Sánchezek sustatu du Adolfo Moya García arkitektoak prestatu proposamenarekin bat.
Alegazioak aurkezteko epea hilabete batekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Argitaratzeko bertze toki batzuk: Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, Udalaren iragarki oholean eta web orrian: www.tudela.es.
Espedientea Hirigintza Kudeatzeko Zentroan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udaleko Erregistro orokorraren bidez. Bertzenaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean (38.4 artikulua) onarturiko edozein baliabide erabil daiteke horretarako.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2016ko martxoaren 15ean.–Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, Daniel López Córdoba.
Iragarkiaren kodea: L1603327