2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Zangozako etorbideko 9ko etxebizitzen eraikinean igogailua paratzeko Plan Berezia. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2016ko otsailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko urriaren 27an hartutako erabakia, jendaurrean bigarren aldiz jartzen duena sustatzaileek 2015eko urriaren 22an aurkeztutako agiria (2015eko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 23koa).
Ikusirik José Manuel Martínez Huarte-Mendicoa jaunak 2015eko abenduaren 17an aurkeztutako alegazioa (sarrera erregistroa: 5.565 zenbakia), baita alegazioari erantzuteko txostena ere, sustatzaileak aurkeztutakoa.
Ikusirik aholkularitza juridikok otsailaren 1ean bigarren jendaurreko aldiari egindako alegazioen ebazpena, Udaltzaingoaren otsailaren 16ko txostena eta Hirigintzako Informazio Batzordearen otsailaren 16ko irizpena.
ERABAKI DA:
Lehena.–José Manuel Martínez Huarte-Mendicoa jaunak, beheko solairuaren jabekidea den aldetik, 2015eko abenduaren 17an aurkeztutako alegazioak ezestea (sarrera erregistroa: 5.565 zenbakia), 2016ko urtarrilaren 21eko plan bereziaren prestatzaileen txostenean eta 2016ko otsailaren 1eko aholkularitza juridikoan adierazitakoa oinarri hartuta.
Bigarrena.–Plan berezia behin betiko onestea igogailua paratzeko Tafallako Zangoza etorbideko 9ko etxebizitza eraikinean (27. poligonoa, 8. lurzatia, UC-44), Zangoza etorbideko 9ko jabeen elkarteak sustatuta.
Hirugarrena.–Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea behin betiko onetsitako plan berezia, luzaturiko txostenekin batean, haren kontrolerako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat; horretarako, 10 eguneko epea izanen du gehienez, onespenetik.
Laugarrena.–Dagokion iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plan bereziaren araudiarekin batera, indarra har dezan.
Borzgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari, ukituei, Hirigintza Alorrari, Udaltzaingoari, Udalaren iragarki oholari eta Idazkaritza Orokorrari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra errekurtso hauek para daitezkeela:
–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
HIRIGINTZAKO ARAUDIA
44. artikulua. UC-44 unitatea.
1. Araudi orokorra.
Mugapena: kudeaketa planoetan UC-44 deitutako lurzoruek osatzen dute.
Hirigintzako helburuak: Lehendik dauden erabilerak eta eraikinak finkatzea, kontserbatzeko, egokitzeko edo ordezteko determinazioak ezarrita.
Sailkapena: hiri lurzoru finkatuak.
Kalifikazioa: bizitegiak.
Onartutako jarduketa motak:
Lehendik dauden eta berariaz babesturik ez dauden erabilerak eta eraikinak kontserbatzea, egokitzea eta ordeztea.
2. Eraikuntzek bete beharreko baldintzak:
Tipologia: barneko patioko mehelinen arteko eraikuntza.
Lerrokadurak: antolamendu planoetan ezarritakoak.
Eraikuntzaren gehieneko sakonera: lerrokaduren ondoriozkoa.
Gutxieneko fatxada: 6,50 m
Gutxieneko lurzati eraikigarria: lehendik daudenak.
Okupazio baimendua: beheko solairuan, lurzatiaren %100.
–Gehieneko solairu kopurua: daudenak finkatuko dira, eta, aldaketarik izanez gero, beheko solairua + 4 solairu. Bosgarren solairu bat egitea onar daiteke, eta fatxadatik 3 metro gutxienez atzera eraman beharko da.
Beheko solairuko gehieneko garaiera: (ikus bertze determinazio batzuk).
Goiko solairuen gehieneko garaiera: (ikus bertze determinazio batzuk).
Baldintza estetikoak: onartutako jarduketek bat eginen dute inguruneko ezaugarri tipologikoekin eta aldaezinekin.
3. Erabilerarako baldintzak.
Erabileren ordenantza orokorra aplikatzearen ondoriozkoak.
4. Kudeatzeko baldintzak.
Lurzati bakoitza exekuzio unitate bat da onartzen diren baldintzetarako. Horietarako lizentzia eskuratu beharko da, obra proiektua aurkeztuta.
5. Bertze determinazio batzuk.
Oro har, gehieneko garaiera 3,50 metro izanen da beheko solairuan eta goikoetan, berriz, 2,70 metro. Determinazio horiek alda daitezke ondoko eraikuntzen arabera horren beharra eta egokitzapena justifikatzen duen kasuan kasuko xehetasun azterlanaren bitartez.
6. Hirigintzako determinazioak:
c) Tafallako Zangoza etorbideko 9ko eraikineko beheko solairuko 13,25 m²-ko azalera, araudiaren fitxako planoan zehaztutako neurrien arabera mugatua, desjabetzari lotuta gelditzen da Tafallako Zangoza etorbideko 9ko eraikineko jabeen elkartearen alde, eraikin horretako oztopo arkitektonikoak kentzeko, igogailu bat paratzeko irisgarritasun unibertsaleko solairu horretan.
d) Desjabetza da planeamendua gauzatzeko jarduketa sistema. Tafallako Udala izanen da desjabetza egiten duen entitatea.
Onetsitako araudiaren aurrean, interesdunek errekurtso hauek para ditzakete:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arau-emailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Jusitizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Xedatutakoak ez ditu ukatzen Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak, ezta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa ere.
Tafallan, 2016ko martxoaren 8an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1603104