2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Quesos La Vasco-Navarra SA. Jarduera: gazta egiteko jarduera legeztatzea, hondakin uren tratamenduari dagokionez. Tokia: Madril-Irun errepidea, 391. km (5. poligonoko 592. lurzatia), Olazti.
Olaztin, 2016ko martxoaren 14an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.
Iragarkiaren kodea: L1603505