2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
Herrilarreetako bazkalekuen zuzeneko
esleipena herritarren artean
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 148. artikuluan eta hurrengoetan, haren Ondasunen Erregelamenduaren 198. artikuluan eta hurrengoetan eta Udalerri honetako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 14. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hamar egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek herrilarreetako bazkalekuen herritarren arteko zuzeneko esleipena eska dezaten, eman gabe baitzegoen aurreko onuradunak uko eginik. Herritarrendako esleipenaren epea egungoaren mugaeguna izanen da.
Eskaerekin batean, honako alderdi hauen frogagiriak aurkeztuko dira: eskatzailearen eskubidea, hura zenbat abelbururen titularra den, azienda horien osasun ziurtagiria eta, oro har, udal ordenantzan ezarritakoa, interesdunen eskura baitago Udalaren Idazkaritzan, azaldutako epean. Halaber, hartan ezarri dira ordaindu beharreko kanona, artzantzaren, arau-hausteen, zehapenen eta abarren araubidea.
Udalak esleipenak eginen ditu Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 201. artikuluan eta Udalerri honetako herrilarreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 14. artikuluan xedatzen den maneran.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Murillo el Fruton, 2016ko martxoaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1603328