2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Miranda Argako Udalak, 2015eko abenduaren 22an egin bilkuran, ondotik ematen diren erabakiak hartu zituen, onesteko Miranda Argako Udalaren eta Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2015eko plantilla organikoak; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko araudia onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarriari jarraikiz.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
Hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean, eta, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsi dela ulertuko da jendaurreko epea iragan ondoren.
Jendaurreko epea espedientean inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu plantillak behin betiko onetsitzat jo dira. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatua bete beharrez, argitara ematen dira Miranda Argako Udalaren eta Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren plantilla organikoak.
Miranda Argako Udalak, 2015eko abenduaren 22an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
1. Hasiera batean onestea Miranda Argako Udalaren 2015eko ekitaldiko plantilla organikoa, lanpostuak eta titularrak barne, eta orobat onestea Udalaren zerbitzuko funtzionarioen eta lan-kontratudunen zerrenda osagarriak, horretarako tramitatu den espedientearen arabera. Hona hemen:
MIRANDA ARGAKO UDALA
Funtzionarioen plantilla organikoa
Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Osagarriak: lanpostukoa, %13,72; bateraezintasunekoa, %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Lanpostua: zerbitzu anitzetako menpekoa. Kopurua: 1. Maila: E. Osagarriak: %15 (19/1995 FD); lanpostukoa, %3,21 (19/2008 FD). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.
Funtzionarioen izenen zerrenda
Gamboa Baztán, Alfonso Carlos. Maila: A. Lanpostua: idazkaria.
Kontratuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren akordio kolektiboari lotuko zaizkio, eta Miranda Argako Udalaren funtzionarioak hari atxikiko, atzerako eragina izanik, hain zuzen ere 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina.
Lan-kontratudun finkoen plantilla organikoa
1 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Maila: D. Osagarriak: lanpostukoa: %46,69; D mailako osagarria: %12; arrisku berezikoa: %5. Lan baldintzak: lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.
2 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Maila: D. Osagarriak: lanpostukoa: %53,65; D mailako osagarria: %12; arrisku berezikoa: %5. Lan baldintzak: lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Lan-kontratudun finkoen zerrenda
Ibáñez López, Francisco. Lanpostuaren izena: 2 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Egoera: jardunean, lanaldi osoan (Hasi zen eguna: 2006-4-20; antzinatasuna noiztik onartua: 2003-6-14).
Aldi baterako lan-kontratupeko langileen plantilla organikoa
1 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea. Maila: D. Osagarriak: lanpostukoa: %37,99; D mailako osagarria: %12. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua. Lan baldintzak: lanaldi jarraitua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa, 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikulua.
2 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea. Maila: D. Osagarriak: lanpostukoa: %27,99; D mailako osagarria: %12. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua. Lan baldintzak: lanaldi jarraitua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa, 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikulua.
Zerbitzu anitzetako ofizialaren aldi baterako kontratua. D maila.
Aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda
Domínguez Oliva, Rosa Blanca. 1 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea: zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.
Arconada Armendáriz, Cristina. 2 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea: zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.
Esteban Aldave, Antonio. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua. Zerbitzu anitzetako ofizialaren aldi baterako kontratua. D maila.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lan-kontratudunen egungo lan hitzarmenari jarraikiz eginen dira kontratuak, eta Miranda Argako Udalaren lan-kontratudunak hari atxikiko zaizkio, atzerako eragina izanik, hain zuzen ere 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina.
FALTZESKO ETA MIRANDA ARGAKO UDALEN
ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
Bitartekoa, administrazio-kontratuarekin.
Lanpostua: kontu-hartzailea. Kopurua: 1. Maila: B. Bateraezintasuneko osagarria: %35. lanaldi luzapeneko osagarria. %10. Lanpostua: bitartekoa, administrazio-kontratuarekin. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Faltzesko administrazio zerbitzuekin batera. Kontratatua: Ioana Ijurco Risco da Julio Iribarren Maestroren ordezkoa. Miranda Argako Udalari aplikatzeko ehunekoa: %27,20.
2. Hasiera batean onestea, 2015. urterako, Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren plantilla organikoa eta haren zerbitzuko langileen zerrenda osagarriak, horretarako tramitatu den espedientean jasotzen den bezalaxe eta ondotik ematen denari jarraikiz.
MIRANDA ARGAKO VIRGEN DEL CASTILLO ZAHARRETXEA
Aldi baterako lan-kontratudunak
1.–Zuzendaria: lanaldi osoa.
2.–OLT: 1 zenbakidun lanpostua: lanaldi osoa.
3.–Sukaldariak: bi lanpostu, lanaldi partzialekoak, bakoitza astean 25 ordukoa.
4.–Zaintzaileak: zazpi lanpostu (7) lanaldi osokoak eta bortz (5) lanaldi erdikoak. Lanpostu hutsak betetzeko eta ordezkapenak egiteko hurrenkera finkatu da.
Lan-kontratudunen zerrendak
1.–Zuzendaria: Espejo Zuazo, Estíbaliz.
2.–OLT: Flamarique Alfaro, Irene.
3.–Sukaldariak:
a) De Luis Esteban, María Asunción.
b) Ibáñez Echarri, María Carmen.
4.–a) Lanaldi osoko zaintzaileak:
–García Elorz, María Pilar.
–Iradiel Ibáñez, María Teresa. Eszedentzian dago, alkate kargua duelako, 2015eko ekainaren 12ra arte.
–Virto Tápiz, María Carmen.
–Ibáñez Argaña, M.ª Visitación.
–Zabaleta Ibero, Silvina.
–Garayoa Ojer, Juana.
–Ibero Pérez, Ana María.
–Moreno Martínez, María José: María Teresa Iradiel Ibáñezen ordez dago, hori eszedentzian baitago.
b) Lanaldi erdiko zaintzaileak:
–Luquin Suescun, Virginia.
–Vidarte Romano, Cristina.
–Sesma Alcalde, Amaya.
–Sesma Gil, Benita Flor.
–Ibero Etayo, Ana.
Kontratuak ostalaritzako hitzarmenari lotuko zaizkio, eta lanpostuak behin betiko bete arte izenpetu dira (bitarteko kontratuak).
Lan-kontratudunen lanpostu hutsak
Ez dago lanpostu hutsik.
Miranda Argan, 2016ko martxoaren 7an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1603356