61. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

701/2016 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, merezimendu lehiaketaren deialdia egiten duena Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

Hezkuntza Departamentuko Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa (NHBBZ) martxoaren 1eko 76/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, Nafarroan aniztasunari ematen zaion arretaren antolamendua eta antolakuntza errazteko.

Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako lanpostuak nola bete arautzen da. Haren 3. artikuluko 1. eta 2. ataletan adierazten da ezen Hezkuntza Departamentuak merezimendu lehiaketen deialdiak eginen dituela Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) irakasleen lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko. Eskumena duen organoak proposaturik eginen dira deialdiak, ikastetxea zein gairekin loturik dagoen haren arabera.

Horrenbestez, behin Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak proposamena jaso duelarik Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroan zenbait lanposturen deialdia egiteko ikasturte honetan, bidezkoa da lanpostu horiek zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdia egitea.

Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 1/2015 Ebazpenak eman dizkidan eskudantziak erabiliz, bidezkoa da:

1. Merezimendu lehiaketaren deialdia onestea Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

2. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura eta Argibide eta Agiri Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

MEREZIMENDU LEHIAKETAREN
DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.–Merezimendu lehiaketaren deialdia iragartzen da honako lanpostu hauek zerbitzu eginkizunetan betetzeko, deialdi honetan ezartzen diren zehaztapenei jarraikiz:

LANPOSTUA

TALDEA

LANPOSTU KOPURUA

–Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakaslea

(eskola orientatzailea, euskaraz)

NHBBZko zuzendaritza

1

–Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakaslea

(eskola orientatzailea)

Arreta goiztiarra

2

–Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakaslea

(eskola orientatzailea, euskaraz)

Arreta goiztiarra

1

–Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakaslea

(eskola orientatzailea)

Jokabidea

1

–Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakaslea

(eskola orientatzailea, euskaraz)

Gaitasun handikoen esparrua, Jokabide taldearen barruan

1

–Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakaslea

(eskola orientatzailea)

Mugimen-desgaituak

1

–Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakaslea

(eskola orientatzailea)

Hizkuntzaren esparrua, Psikikoen taldearen barruan

1

–Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakaslea

(eskola orientatzailea, euskaraz)

Psikikoak

1

–Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakaslea

(eskola orientatzailea)

Ikusmenekoak

1

–Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakaslea

(eskola orientatzailea)

Entzumenekoak

1

–Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakaslea

Hezkuntza premietarako laguntza

1

–Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakaslea

(euskara)

Hezkuntza premietarako laguntza

1

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

(Komunitatearentzako zerbitzuak) Tuterarako

Komunitatearentzako zerbitzuak

1

–Maisua/Maistra

Hezkuntza premietarako laguntza

1

–Maisua/Maistra

(Pedagogia Terapeutikoa edo Entzumena eta Hizkuntza)

Dokumentazioa eta Teknologia Berriak. Teknologia Berrien esparrurako.

1

–Maisua/Maistra

(Pedagogia Terapeutikoa edo Entzumena eta Hizkuntza, euskaraz)

Dokumentazioa eta Teknologia Berriak

1

–Maisua/Maistra

(Pedagogia Terapeutikoa)

Ospitalekoa eta etxekoa

2

–Maisua/Maistra

(Pedagogia Terapeutikoa)

Lan munduan sartzea

2

–Maisua/Maistra

(Pedagogia Terapeutikoa euskaraz)

Lan munduan sartzea

1

–Maisua/Maistra

(Entzumena eta Hizkuntza euskaraz)

Entzumenekoak

1

–Maisua/Maistra

(Pedagogia Terapeutikoa euskaraz)

Gaitasun handikoen esparrua, Jokabide taldearen barruan

1

–Maisua/Maistra

(Pedagogia Terapeutikoa)

Jokabidea

2

–Maisua/Maistra

(Pedagogia Terapeutikoa euskaraz)

Jokabidea

1

–Maisua/Maistra

(Pedagogia Terapeutikoa)

Ikusmenekoak

1

–Maisua/Maistra

(Pedagogia Terapeutikoa euskaraz)

Ikusmenekoak

1

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintza orokorrak.

Deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:

–Irakasle funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea eta, egitura organikoaren eta eginkizunen ondorioetarako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende egotea.

–Jardunean egotea 2016ko irailaren 1ean.

Orobat, ebazpenaren I. eranskinean eskatzen diren berariazko baldintzak bete beharko dituzte izangaiek.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskabide baten bidez eskatu beharko dute; eskabidearen eredua interesdunen eskura izanen da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan. Eskabidea, halaber, Hezkuntza Departamentuaren web orrian egonen da: www.educacion.navarra.es.

Parte hartzeko baldintzak ofizioz egiaztatuko ditu Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak, izangaien espediente pertsonalaren arabera. Euskaraz jakin beharra duten lanpostuak eskatzen dituzten izangaiek EGA edo titulu baliokide baten jabe direla frogatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute, salbu jadanik zerbitzu orrian jaso bada.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek ebazpen honen II. eranskineko merezimenduen baremoko merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako burutuak dauden eta behar den epean aurkezten diren merezimenduak baizik ez dira baloratuko.

Betebehar bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa ez da merezimendu gisa baloratzen ahalko.

2. Parte hartzeko eskabideak eta erantsitako dokumentazioa ondoko toki hauetakoren batean aurkeztu beharko dira: Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo, zk.g., Iruña), Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan (zerrenda 2014ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 7an), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian dago (www.navarra.es). Kasu horretan, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eransteko, Erregistro Orokor Elektronikoan artxiboak eransteko aurreikusita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke.

3. Aurkezten diren agiriek ez dute zertan jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izan; agiri horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira eskabideak aurkezteko epearen barnean.

Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako agirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

4. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial berekian idatzitakoak, salbu eta euskarazkoak eta atzerriko hizkuntza baten ezagutza egiaztatzen duten titulazio edo ziurtagiriak. Zinpeko itzultzaileek eginak izan beharko dira itzulpen horiek eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Hamar egun balioduneko epea izanen da eskabideak aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.–Izangaiak onartzea.

1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Giza Baliabideen Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratuko ditu Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es). Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak ere agertuko dira.

Argitaratze horren bidez, ukitutako izangai guztiei jakinarazi zaiela ulertuko da.

Zerrenda horien kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzendutako idazki baten bidez, bost egun balioduneko epean, behin Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es webgunean argitaratu eta biharamunetik.

2. Epe hori iraganik, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen Gizarte Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpena argitaratuko da, modu berean. Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak agertuko dira.

Argitaratze horren bidez, ukitutako izangai guztiei jakinarazi zaiela ulertuko da.

Ebazpen horretan aurkezpen ekitaldia egiteko eguna eta tokia finkatuko dira.

3. Izangai bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko dira behin betiko zerrendak, eta Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) argitaratuko dira.

Seigarrena.–Hautapen sistema.

1. Hautapen sistemak bi zati ditu:

a) Lehenbiziko zatian nahi den lanpostuaren eginkizunei lotutako proiektu bat aurkeztu eta defendatu beharko da, ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren zehaztapenekin bat. Baztertzailea izanen da probari esleitutako puntuazioaren erdira ailegatzen ez direnentzat.

Izangai bakoitzak epaimahaiari azaldu beharko dio proiektua, ahoz, 30 minutuz gehienez. Gero, epaimahaiak eginen dizkion galderak erantzun beharko ditu, ahoz, 15 minutuz gehienez.

Proiektuaren aurkezpena eta defentsa baloratzeko, 0tik 10era bitarteko puntuazioa emanen zaio, eta gutxienez 5 puntu lortu ez dutenak baztertuko dira.

Lortzen den puntuazioa epaimahaiko kideek emandakoen batez besteko aritmetikoa izanen da.

b) Bigarren zatian merezimenduak baloratuko dira, ebazpen honen III. eranskinean ezarritako merezimenduen baremoarekin bat, eta gehienez 10 puntu emanen dira.

Hautapen prozeduraren lehenbiziko zatia gainditzen duten izangaien merezimenduak bakarrik baloratuko dira.

Epaimahaiek izanen dute izangaien merezimenduak baloratzeko erantzukizuna. Nolanahi ere, Giza Baliabideen Zerbitzuak izangai bakoitzak egindako zerbitzuen berri emanen die epaimahaiei, merezimenduen baremoko I. ataleko balorazioaren ondorioetarako.

2. Prozedura hasteko, izangaiak epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dira eta proiektuaren kopia bat emanen diote. Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren edo proiektuaren kopia ematen ez duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira, eta ez da zilegi izanen beste pertsona batzuk haien ordez agertzea.

Izangaiei aurkezpen ekitaldira joateko deia Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez eginen zaie, prozeduran onartutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko ebazpen berean hain zuzen, zeina Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña) eta departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) argitaratuko baita gutxienez 48 ordu lehenago. Ebazpen horretan epaimahaien aurreko jarduketa noiz, zer ordutan eta non hasiko den adieraziko da.

Izangaiek parte hartzeko ordena alfabetoaren arabera ezarriko da. Lehenengo deituraren hasieran “Ñ” eta “X” letrak dituen izangaia hasiko da, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 15eko 686/2016 Ebazpenarekin bat. Haren bidez, argitara eman zen letren zozketaren emaitza 2015-2016 ikasturtean Giza Baliabideen Zerbitzuak kudeatzen dituen deialdietarako.

3. Behin epaimahaiaren aurreko jarduketak hasita, izangaiei egin beharreko hurrengo deiak Argibide eta Agiri Bulegoan eta departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) argitaratuko dituzte epaimahaiek.

4. Izangaien balorazioa bukaturik, epaimahaiek behin-behineko kalifikazioak argitaratuko dituzte, proiektuaren aurkezpenean eta defentsan lortutako puntuazioekin, eta, behar denean, merezimenduen baremoko puntuazioekin, Argibide eta Agiri Bulegoan eta departamentuaren webgunean: www.educacion.navarra.es.

Berdinketak honako irizpide hauek, hurrenez hurren, kontuan hartuta hautsiko dira:

–Proiektuaren aurkezpenean eta defentsan lortutako puntuazio handiena.

–Ataletan eta azpiataletan zeinek duen puntu gehien, merezimenduen baremoko hurrenkera beraren arabera.

Berdinketak badirau, letren zozketaren emaitza hartuko da kontuan. Zozketa Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 15eko 686/2016 Ebazpenean dago ezarria.

Behin-behineko kalifikazioen kontra izangaiek erreklamazioak aurkezten ahal dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzenduak, argitara eman eta biharamunetik bi egun balioduneko epean.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak behin betiko kalifikazioak bidaliko dizkio Giza Baliabideen Zerbitzuari, proiektuaren aurkezpenean eta defentsan lortutako puntuazioak, eta, behar denean, merezimenduen baremoko puntuazioa adierazita, prozeduraren espediente osoarekin batera, eta Argibide eta Agiri Bulegoan eta departamentuaren webgunean argitaratuko dira (www.educacion.navarra.es).

5. Deialdi honetan araututako zerbitzu eginkizunak Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpen batez bidez emanen dira, hautatutako izangaien ordenaren arabera.

Zazpigarrena.–Epaimahaiak.

1. Epaimahai bakoitzak hiru kide izanen ditu: bi Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiak proposatuak, eta bat irakasleen Langile Batzordeak proposatua.

Epaimahaien osaera ebazpen honen IV. eranskinean agertzen da.

Beharrezkoa bada, ordezko kideak izendatuko dira.

2. Epaimahaietako kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. artikuluan parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Zortzigarrena.–Zerbitzu eginkizunen araubidea.

1. Zerbitzu eginkizun hauek, hasteko, bi ikasturte oso iraunen dute, 2016ko irailaren 1ean hasita.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, irakasle interesdunek ordura arteko lanaren memoria aurkeztu beharko diote ikastetxeko zuzendariari. Zentroko zuzendariak baloratuko du memoria, baita gai bakoitzean eskuduna den zerbitzuak ere. Memoriaren balorazioa Giza Baliabideen Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio positiboa izateak zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea ekarriko du.

2. Aurreko atalean aipatzen den bost urteko aldia bukaturik, baldin Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroan lanpostu baten jabetza bigarren aldiz eta jarraian hartzen bada deialdi bidez, hautagaiak behin betiko betetzen zuen irakasle plazaren erreserba bukatu eginen da.

Zerbitzu eginkizunak bukaturik, ukitutako irakasleek lehentasunezko eskubidea izanen dute destinoa lortzeko beren azken behin betiko destinoko herriko edo eskualdeko ikastetxeetan.

3. Deialdi honen ondorioz ematen diren zerbitzu eginkizunak arrazoi hauetako batengatik bukatuko dira:

a) Onartutako aldia bukatzeagatik.

b) Ikastetxea kentzeagatik edo aldatzeagatik, kentze edo aldaketa horrek ezinezkoa egiten badu ukitutako zerbitzu eginkizunei segida ematea.

c) Interesdunak berariaz uko egiteagatik.

d) Gerora sortutako arrazoiengatik, hain zuzen, lanpostuan aritzeko gaitasun falta edo egokitu ezina erakusten badu, horrek baldin badakar errendimendu eskasa eta, horrenbestez, burutzaren eginkizunak eraginkortasunez betetzea galaraztea, eta orobat, lanpostuaren eginkizunak aldatzen badira.

Aipatu arrazoi batengatik zerbitzu eginkizunak bukatu aurretik, deialdia proposatu duen organoak txosten arrazoitu baten bidez eskatuko dio Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari hasiera eman diezaiola zerbitzu eginkizunak bukatzeko prozedurari.

Prozedura Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez hasiko da. Ondoren, deialdia proposatu duen organoari igorriko zaio, ikastetxeko zuzendaritzak emandako txostenarekin batera, egoki irizten dituen jarduketak egin ditzan, interesduna eta irakasleen batzordea entzun ondoren.

Bidezko jarduketak egin ondoren, deialdia proposatu duen organoak langileen gaitasuna edo lanposturako egokitzapena baloratzeko txostena prestatuko du, eta Giza Baliabideen Zerbitzuari igorriko dio.

Txosten hori negatiboa bada, zerbitzu eginkizunei bukaera emanen zaie Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

e) Jardunean ez den beste egoera administratibo batera pasatzeagatik.

f) Administrazioaren beste lanpostu baterako izendatua izateagatik.

g) Beste zerbitzu eginkizun batzuk emateagatik, dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barrenean, dela beste administrazio publiko batean.

h) Zerbitzu eginkizunak ematea eragin zuen beharra desagertzeagatik, ikastetxean behin betiko destinoa duen irakasle batek lanpostua bete ondoren.

Justifikatutako aparteko kasuetan izan ezik, b eta c letretan aurreikusitako arrazoi batengatik zerbitzu eginkizunak aurreikusitakoa baino lehen bukatzen badira, ikasturtearekin batera bukatuko da.

4. Zerbitzu eginkizunak hasi baino lehen aurreko atalean aurreikusitako arrazoi bat (a eta d letretakoak izan ezik) gertatzen denean, zerbitzu eginkizunak ez dira emanen.

5. Zerbitzu eginkizun hauek ez dira bateragarriak maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuan ezarritako baimenekin (haren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezarri ziren).

Horrenbestez, funtzionarioek horrelako baimenen bat esleiturik badute baina oraindik erabiltzen hasi ez badira, uko egin beharko diote, baldin eta deialdi honetan ezarritako zerbitzu eginkizunak esleitzea nahi badute. Orobat, funtzionarioari zerbitzu eginkizunak onartu bazaizkio edo jadanik zerbitzu eginkizunetan aritzen bada eta aipatutako baimenen bat eskatzen badu, baimena ukatuko zaio.

6. Deialdi honetan izangai bat ere ez hautatzeagatik hutsik gelditzen diren lanpostuak zerbitzu eginkizunen bidez betetzen ahalko dira ikasturte baterako, organo eskudunak proposatuta.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta berau aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2016ko martxoaren 16n.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

Betebehar berariazkoak

LANPOSTUA

TALDEA

BALDINTZAK

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea euskaraz)

NHBBZko zuzendaritza

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa

Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea, hezkuntza orientabidea espezialitatekoa

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea)

Hizkuntzaren esparrua psikikoen taldearen barruan

Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleak

Hezkuntza premietarako laguntza

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa

Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (euskara)

Hezkuntza premietarako laguntza

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa

Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoa (Komunitatearentzako Zerbitzuak) Tuterarako

Komunitatearentzako zerbitzuak

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegokoa izatea eta Komunitatearentzako Zerbitzuak espezialitateko titularra izatea

Maisua/Maistra

Hezkuntza premietarako laguntza

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa

Maisu-maistren kidegokoa izatea

Maisua/Maistra (Pedagogia Terapeutikoa edo Entzumena eta Hizkuntza)

Dokumentazioa eta Teknologia Berriak

Teknologia Berrien esparrurako

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa

Maisu-maistren kidegokoa izatea eta Pedagogia Terapeutikoa edo Entzumena eta Hizkuntzako espezialitateko titularra izatea

Maisua/Maistra (Pedagogia Terapeutikoa edo Entzumena eta Hizkuntza euskaraz)

Dokumentazioa eta Teknologia Berriak

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa

Maisu-maistren kidegokoa izatea eta Pedagogia Terapeutikoa edo Entzumena eta Hizkuntzako espezialitateko titularra izatea

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Maisua/Maistra (Pedagogia Terapeutikoa)

Ospitalekoa eta etxekoa

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa

Maisu-maistren kidegokoa izatea eta Pedagogia Terapeutikoa espezialitateko titularra izatea

Maisua/Maistra (Pedagogia Terapeutikoa euskaraz)

Lan munduan sartzea

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa

Maisu-maistren kidegokoa izatea eta Pedagogia Terapeutikoa espezialitateko titularra izatea

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Maisua/Maistra

(Entzumena eta Hizkuntza euskaraz)

Entzumenekoak

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa

Maisu-maistren kidegokoa izatea eta Entzumena eta Hizkuntza espezialitateko titularra izatea

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Maisua/Maistra (Pedagogia Terapeutikoa euskaraz)

Gaitasun handikoen esparrua, Jokabide taldearen barruan

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa

Maisu-maistren kidegokoa izatea eta Pedagogia Terapeutikoa espezialitateko titularra izatea

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Maisua/Maistra (Pedagogia Terapeutikoa)

Jokabidea

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa

Maisu-maistren kidegokoa izatea eta Pedagogia Terapeutikoa espezialitateko titularra izatea

Maisua/Maistra (Pedagogia Terapeutikoa euskaraz)

Jokabidea

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa

Maisu-maistren kidegokoa izatea eta Pedagogia Terapeutikoa espezialitateko titularra izatea

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Maisua/Maistra (Pedagogia Terapeutikoa)

Ikusmenekoak

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa

Maisu-maistren kidegokoa izatea eta Pedagogia Terapeutikoa espezialitateko titularra izatea

Maisua/Maistra (Pedagogia Terapeutikoa euskaraz)

Ikusmenekoak

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa

Maisu-maistren kidegokoa izatea eta Pedagogia Terapeutikoa espezialitateko titularra izatea

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

II. ERANSKINA

Hautapen sistemaren eta lanpostuen zehaztapenak

1.–Proiektuaren edukia eta ezaugarriak.

Izangaiak laneko proiektu bat aurkeztu beharko du, eskuratu nahi den lanpostuari dagozkion eginkizunak gauzatzeko plan arrazoitu bat jasoko duena. Bertan, zehatz-mehatz azaldu beharko ditu hezkuntzako laguntzaren behar berariazkoen esparruan bere iritziz dauden berariazko eduki nabarmenenak, kasuan kasuko arlo edo taldeari buruzkoak, plazaren edukien arabera zehaztuta.

Proiektuak 25 orrialde izanen ditu gehienez ere (eranskinak barne, horrelakorik badago), alde batetik idatziak, DIN A-4 tamainan, tarte bikoitzarekin eta Arial 11 letra erabiliz.

Orientazio gisa, honako atal hauek proposatzen dira:

A) Honako arlo hauen gaineko edukien sintesia:

–Aniztasunarekiko Arretaren ikuspegia.

–Esku-hartzearen xedeko behar berariazkoak.

B) Helburuak eta esku hartzeko irizpideak.

C) Taldearen jarduketa-estrategiak:

–Zuzeneko esku-hartzea.

–Prestakuntzaren zeregina.

–Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabilera ikastetxeko irakasleekin lan taldean aritzeko eta dinamizatzeko.

D) Jarduketak ebaluatzeko baliabideak eta irizpideak.

Proiektuan, halaber, talde berariazko baten koordinatzaile gisa aritzeko jarduketa plan bat jaso beharko da, lan kooperatiborako estrategiak eta tresnak sakonki azalduta.

Eskatzaile eta eskatutako lanpostu bakoitzeko proiektu bat aurkeztu beharko da. Proiektu bakoitza kasuan kasuko arlo edo taldeari buruzkoa izanen da, eta dagozkion lan edukien arabera zehaztuko da.

Dokumentazioaren eta Bibliografiaren Unitateko lanposturako, gainera, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriei buruzko jarduketak jaso beharko ditu, bereziki web orriak, datu baseak eta Moodleak sortzeari, diseinatzeari eta mantentzeari buruzkoak.

2.–Lanpostuaren eginkizunak.

NHBBZren profesionalek, bereziki, diziplinarteko taldeetan beteko dituzte eginkizunak. Ikastetxeetako orientatzaileen eta irakasleen lanarekin alderatuta, eginkizun osagarriak eta subsidiarioak eginen dituzte.

Taldeen barrenean, lan hauek egitea dagokie:

1. Ikastetxeei aholku ematea aniztasunari arreta emateko neurriak planifikatzeari begira eta curriculum proposamen berritzaile eta inklusiboak garatu eta ezartzeari begira.

2. Jarduketa planak diseinatzea, hezkuntza laguntza jasotzeko berariazko premia duten ikasleek hezkuntza erantzun egokia izan dezaten.

3. Aniztasunari arreta emateko irakasleek dituzten gaitasunak hobetzeko prestakuntza ekintzak baloratzen, planifikatzen eta garatzen laguntzea.

4. Aniztasunari arreta ematearen gaineko esperientzia arrakastatsuak ikertu eta sustatzeko azterlanak egitea.

5. Irizpide teknikoak prestatzea, desgaitasuna duten, ikasteko zailtasunak dituzten edo gaitasun handiak dituzten ikasleen hezkuntza premia bereziak identifikatzeko eta baloratzeko.

6. Ikasleen premien arabera eskolatzeko modalitate egokiena zein den proposatzen laguntzea, berariazko programetan edo hezkuntza bereziko ikastetxeetan sartzeko.

7. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei zuzeneko arreta ematen dieten irakasleei aholku ematea, bai ikastetxe arruntetan, bai hezkuntza bereziko ikastetxeetan, bai eta hezkuntza programak dituzten laguntza zentroetan ere.

8. Zuzeneko arreta ematea ospitaleko edo etxeko laguntza programako eta jokabide arazoen programako ikasleei.

9. Hezkuntza sistemari eta familiei informazioa ematea hezkuntza premia bereziak dituztenei ematen zaien arretari buruz.

10. Baliabide materialak egokitzea, hezkuntza laguntza jasotzeko berariazko premia duten ikasleentzako hezkuntza erantzuna ahalbidetzeko.

11. Aniztasunari arreta ematearen gaineko funts bibliografikoa eguneratu eta hedatzea, hala nola curriculuma gauzatzeko berariazko baliabideak ere.

12. Alderdi bibliografiko eta teknologikoei buruz aholku ematea, curriculum egokitzapenak gauzatzeko.

13. Beste organismo eta erakundeekin koordinatzea, bere eskumeneko gaietan.

14. Hezkuntza Departamentuak agintzen dizkien gainerako eginkizunak.

Dokumentazioaren eta Bibliografiaren Unitateko lanposturako, gainera, Teknologia Berrien ezagutzarekin lotutako eginkizunak ere beteko ditu.

3.–Antolaketa.

1. NHBBZko langileek, lanpostu jakin bati atxikirik badaude ere, eginkizunak beste arlo, unitate edo talde batzuetan bete ditzakete, oso-osorik edo parte batean, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak edo NHBBZko zuzendaritzak proposatzen duen urteko lan planaren arabera.

2. NHBBZko profesional guztiek, galarazi gabe talde bati atxikirik egotea, jarduketak batera egin ditzakete, baita beren eginkizunak bete ere beste profesional batzuk osatuz edo ordeztuz, edozein taldetan, oinarritzat harturik zuzendaritzak ikusten dituen beharrak.

3. Euskarazko profila duten lanpostuak betetzen dituzten orientatzaileak eta Pedagogia Terapeutikoko irakasleek, arloko talde jakin bati atxikiko bazaizkio ere, diziplinarteko lanak eginen dituzte. Beharrezkoa bada, beste orientatzaile edo Pedagogia Terapeutikoko irakasle baten osagarri izanen dira, hurrenez hurren, D ereduko ikasleentzako materialak prestatzeko, sostengua emateko edo balorazioak egiteko.

4. Taldeko koordinatzaileek eskumen hauek izanen dituzte:

–Talde-lana bultzatu eta bateratzea.

–Taldearen jarduketa planaren eta urteko lan planaren prestakuntza koordinatzea.

–Taldeentzat ezarritako arauak betetzen direla bermatzea, NHBBZko zuzendaritzarekin batera.

–Taldea ordezkatzea, barne antolaketari eta funtzionamenduari buruzko kontuetan.

–Taldeak eta arloko arduradunek NHBBZko zuzendaritzarekin eta gainerako talde eta unitateekin dituzten loturak bideratzea.

–NHBBZko zuzendaritza eta Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua ordezkatzea, garatzen dituzten gai profesionalen gaineko ekintzetan.

Hezkuntza Departamentuak agintzen dizkien gainerako eginkizunak.

III. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

Merezimenduen baremoko puntuazioa, guztira: 10 puntu.

I.–Lanbide arloko merezimenduak. Gehienez ere 5 puntu.

Karrerako funtzionario gisa egindako irakaslana baloratzean, 0,48 puntu emanen dira zerbitzu urte bakoitzeko, deialdiaren azkeneko egunean kontatuta. Deialdian parte hartzeko eskatzen diren hiru urteak ez dira inola ere baloratuko.

Hilabete osoko 0,04 puntu emanen dira, eta gainerako egunak ez dira kontuan hartuko.

Frogagiriak: Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen egiaztagiria.

II.–Beste merezimendu batzuk. Gehienez ere 5 puntu.

2.1. Prestakuntza jardueretan izandako parte-hartzea. Gehienez ere 2 puntu.

2.1.1. Hezkuntzako Ministerioak, autonomia erkidegoetako hezkuntza departamentu edo kontseilaritzek, unibertsitateek edo irabazi-asmorik gabeko erakundeek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzeagatik, lortu nahi den lanpostuarekin zerikusi zuzena baldin badituzte eta, betiere, jarduera horiek hezkuntzako administrazioek homologatu edo aitortu baldin baditu: Egiaztatutako 10 orduko, 0,05 puntu. Gehienez ere puntu 1.

Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitikoengatik. Prestakuntza jarduerak kreditutan –eta ez ordutan– adierazten badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

Frogagiriak: Hezkuntza Ministerioak, autonomia erkidegoetako hezkuntza departamentuek edo kontseilaritzek, unibertsitateek edo irabazi-asmorik gabeko erakundeek jarduerak frogatzeko emandako ziurtagiriaren fotokopia, non berariaz jasoko baita kredituen kopurua edo zenbat ordu iraun duen jarduerak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeek antolatutakoen kasuan, hezkuntza administrazioak jarduera horiek aitortu edo homologatu dituela egiaztatu beharko da agiri sinesgarri baten bidez, edo hezkuntza administrazioaren prestakuntza erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria aurkeztu.

2.1.2. Lortu nahi den lanpostuarekin lotura zuzena duten prestakuntza jarduerak edo ikastaroak emateagatik, aurreko azpiatalean adieraziak: Egiaztatutako 5 orduko, 0,1 puntu. Gehienez ere puntu 1.

Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 5 ordutik beheitikoengatik. Prestakuntza jarduerak kreditutan –eta ez ordutan– adierazten badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

Frogagiriak: Hezkuntza Ministerioak, autonomia erkidegoetako hezkuntza departamentuek edo kontseilaritzek, unibertsitateek edo irabazi-asmorik gabeko erakundeek jarduerak frogatzeko emandako ziurtagiriaren fotokopia, non berariaz jasoko baita kredituen kopurua edo zenbat ordu iraun duen jarduerak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeek antolatutakoen kasuan, hezkuntza administrazioak jarduera horiek aitortu edo homologatu dituela egiaztatu beharko da agiri sinesgarri baten bidez, edo hezkuntza administrazioaren prestakuntza erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria aurkeztu.

2.2. Gehienez ere puntu 1.

a) Ikerketa eta berrikuntza jarduerak, lortu nahi den plazarekin lotura dutenak: jarduera bakoitzeko 0,25 puntu.

b) Lortu nahi den plazarekin lotura duten biltzar, simposium edo jardunaldietan aurkeztutako txosten, komunikazio edo panelak: jarduera bakoitzeko 0,25 puntu.

Frogagiriak: aipatutako jardueretan parte hartu izanaren frogagiriak.

2.3. Titulazioak - Gehienez 2 puntu.

2.3.1. Beste titulazio batzuk: Gehienez ere 1,5 puntu.

–Psikologia, Pedagogia edo Psikopedagogia lizentzietako bigarren zikloagatik edo dagokion graduarengatik: 0,5 puntu.

–Psikologiako edo Pedagogiako lizentzietako lehenbiziko zikloarengatik edo Logopediako diplomarengatik edo Entzumena eta Hizkuntzako edo Pedagogia Terapeutikoko Irakasleen diplomarengatik edo dagokion graduarengatik: 0,5 puntu.

–Logopediako graduondokoarengatik edo unibertsitateek emandako Logopediako edo Hezkuntza Bereziko masterrarengatik: 0,5 puntu.

Titulu horiek baloratuko dira bakarrik baldin izangaiaren irakasle kidegora sartzeko behar den titulua ez badira.

Frogagiriak: Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren fotokopia, bai eta merezimendu gisa aurkezten dituen guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Titulazioak atzerrian lortu badira, titulazio horien fotokopia aurkeztu beharko da, homologazioa egiaztatzen duen agiriarekin batera.

2.3.2. Hizkuntzak: Gehienez ere 0,5 puntu.

Euskara (ez da baloratuko baldin eta deialdi honetan parte hartzeko ezinbestekoa bada): EGA edo balio berekoa: 0,4 puntu

Beste hizkuntza batzuk: ingelesa, frantsesa edo alemana, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak diren aldetik, Hezkuntzako kontseilariak otsailaren 28an emandako 30/2011 Foru Aginduan jasoak (foru agindu hori Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 28ko 184/2011 Foru Aginduaren bidez aldatu zen):

–C1 edo baliokidea: 0,2 puntu.

–B2 edo baliokidea: 0,1 puntu.

Frogagiriak: merezimendu gisa alegatutako egiaztagiriaren fotokopia edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Hizkuntza bakoitzean, hautagaiak aurkezten duen maila altueneko ziurtagiria bakarrik hartuko da kontuan.

Ez da beharrezkoa hizkuntza gaitasunen egiaztagiriak gaztelaniara itzultzea.

IV. ERANSKINA

Epaimahaiak

1.–Euskarazko lanpostuetarako, zuzendaritza posturako eta arreta goiztiarreko eta lan munduan txertatzeko lanpostuetarako epaimahaia:

Epaimahaiko burua: Andrés Domblas García andrea, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasle funtzionarioa, Hezkuntza Orientabideko espezialitatekoa.

Idazkaria: M.ª Lourdes Martín Baños andrea, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasle funtzionarioa, Hezkuntza Orientabideko espezialitatekoa.

Mahaikidea: Oihana Goiogana Bengoetxea andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

2.–Gaztelaniazko lanpostuetarako epaimahaia, 1. epaimahaiari esleitu zazkionak kenduta:

Epaimahaiko burua: Pilar Elcarte Elcarte andrea, Maisu-maistren Kidegoko irakasle funtzionarioa, Entzumena eta Hizkuntza espezialitatekoa.

Idazkaria: Rosa Burgaleta Saez andrea, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasle funtzionarioa, Hezkuntza Orientabideko espezialitatekoa.

Mahaikidea: Alberto Royo Abenia jauna, Irakasleen Batzordearen ordezkaria.

Iragarkiaren kodea: F1603386