61. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MELIDA

Merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Melidako Udalak, 2016ko martxoaren 15ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Merkataritza ez egonkorra arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Melidan, 2016ko martxoaren 16an.–Alkatea, José María Sesma Aznárez.

Iragarkiaren kodea: L1603333