61. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun azterlana, 2. poligonoko 203. lurzatian,
Palanquera kalean. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan 74. artikuluari dagokionez aurreikusitako tramitazioari jarraikiz, eta iragarkia 2016ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 2an, argitaratu ondoko hogei eguneko jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez, Larragako Udalak, 2016ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du 2. poligonoko 203. lurzatiaren xehetasun azterlana, Palanquera kaleko 1-A zenbakian, Eliseo Rodríguez Álvarezek sustatu duena.

Ondotik, haren arauen edukia argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.ean xedatuari jarraikiz. Aditzera ematen da erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daitekeela zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetariko bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larragan, 2016ko martxoaren 16an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

XEHETASUN AZTERLANA, 2. POLIGONOKO 203. LURZATIAN (Palanquera kalea, 1-A)

Hirigintza edukia

1.–Palanquera kalera ematen duen fatxadaren eraikuntza-lerrokadurak bat eginen du lerrokadura ofizialarekin.

2.–Eraikuntzak beheko solairua eta lehen solairua izanen ditu.

3.–Beheko solairuaren altuera forjatuaren beheko alderaino 3,40 m izanen da.

4.–Fatxada-baoak dokumentazio grafikoan zehaztutakoak izanen dira.

Iragarkiaren kodea: L1603372