61. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Alkatetzaren dekretua. Alkatetza beste baten esku uztea

33/2016 Ebazpena, martxoaren 17koa, Cortesko Udaleko alkate udalburuak emana, Alkatetzaren eskumen guztiak Fernando Sierra Estoduto lehen alkateordearen esku uzten dituena 2016ko martxoaren 18tik 20ra.

Cortesko Udaleko alkate udalburu María Concepción Ausejo Gómez naizen honek.

Ikusirik alkatea kanpoan izanen dela aurtengo martxoaren 18tik 20ra, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan ezarritakoa bete dadin, bertan ezartzen baita alkateordeei dagokiela alkatea izendapen ordenaren arabera ordezkatzea eginkizun guztietan, hura ez dagoenean.

Kontuan hartuz AFEaren 47.2 artikuluak, 44. artikuluarekin bat, alkatetza beste baten esku berariaz utzi beharra ezartzen duela.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Alkatetza honen eskumen guztiak lehen alkateorde Francisco Fernando Sierra Estoduton esku uztea martxoaren 18tik 20ra.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri Udalbatzari ematea hurrengo osoko bilkura arruntean.

Cortesen, 2016ko martxoaren 17an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1603395