2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
2016ko aurrekontu orokorra eta betearazpen oinarriak.
Behin betiko onespena
2016ko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien gaineko espedientea hasiera batean onetsi zuen Udalak, 2016ko otsailaren 19an egin osoko bilkuran, gehiengo osoz onetsi ere, eta 2016ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24an.
Jendaurreko epea inolako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 2016ko aurrekontua eta betearazpen oinarriak behin betiko eta gehiengo nahikoaz onetsitzat hartu dira, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271 eta 272. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan agindutakoari jarraikiz.
Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari jarraikiz, aditzera ematen da behin betiko onetsi direla 2013ko aurrekontuak eta betearazpen oinarriak. Hona hemen laburpena, kapituluka:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 438.000 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 18.000 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 185.900 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 777.550 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 351.750 euro.
7. kapitulua.–Transferentziak eta kapital-gastuak finantzatzen dituzten bestelako diru-sarrerak: 28.500 euro.
Gastuak, guztira: 1.799.700 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 586.500 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 914.100 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.700 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 89.200 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 155.000 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 52.200 euro.
Gastuak, guztira: 1.799.700 euro.
Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak zehazturiko ondorioak izan ditzan.
Cabanillasen, 2016ko martxoaren 16an.–Alkatea, Jesús Santos Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1603370