61. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Ordenantza, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2016ko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Animalia arriskutsuak edukitzea arautzen duen udal ordenantza. Delako espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsita egonen da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Bertizaranan, 2016ko martxoaren 16an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1603376