2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Legasako ur horniduraren eta eskola publikoaren sostenguaren arloko udal eskumenei uko egitea eta haiek ezeztatzea
Bertizaranako Udalak, 2016ko martxoaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen onartzea bere egunean Legasako Kontzejuari lagatako ur horniduraren arloko udal eskumenari egindako ukoa eta eskumen hori ezeztatzea, eta, onartu zuen, orobat, Legasako eskola publikoaren sostenguaren arloko uko egitea.
ERABAKI ZUEN:
Lehenbizikoa.–Legasako Kontzejuak ezarritakoari jarraituz, ur horniduraren arloko eskumenari egindako ukoa onartzea eta eskuordetza hori ezeztatzea, hain zuzen ere Bertizaranako Udalak 1992an Legasako Kontzejuaren alde egin baitzuen.
Bigarrena.–Legasako eskola publikoaren sostenguaren arloko eskumenari egindako ukoa onartzea, salbu eta Kontzejuaren eraikinaren eta bulegoen egiturari eta kanpoaldeko mantentze-lanei dagokienean.
Hirugarrena.–Erabaki honek eragina izanen du eta, beraz, Bertizaranako Udala aipatu eskumenak baliatzen hasiko da 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera. Horrenbestez, egun horretatik aurrera Udala izanen da aipatu kontzejuetako bizilagunei zerbitzua emateko entitate arduraduna, eta, halaber, hari dagozkio zerbitzu horiek emateagatiko ordainsaria kobratzeari buruzko ahalmenak eta eskubideak.
Laugarrena.–Erabakiaren edukia igorriko zaio Legasako Kontzejuari eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Bosgarrena.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Bertizaranan, 2016ko martxoaren 16an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1603373