2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa 2016ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2016ko martxoaren 18an egin bilkuran, besteak beste, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitateko 2016. urteko plantilla organikoko aldaketa.
Indarra duten xedapenak betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Garesen, 2016ko martxoaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.
Iragarkiaren kodea: L1603452