2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Seigarren aldaketa 2015eko ekitaldiko aurrekontuan.
Behin betiko onespena
2015eko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an, Deierriko Udalaren 2015eko ekitaldiko aurrekontuan 6. aldaketa onesteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
GASTUAK:
151146601 Bideak moldatzeko laguntzak: 21000 euro.
Finantzaketa:
151146601 Bideak moldatzeko laguntzak: 15.000,00 euro.
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 6.000 euro.
Aritzala Deierrin, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.
Iragarkiaren kodea: L1603325