2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
Hiri lurzoru finkatuko 567. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena
Ukarko Udalak, 2016ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Juan Carlos Artieda Barandallak prestaturiko xehetasun azterlana, Ukarko hiri lurzoru finkatuko 567. lurzatian barneko lerrokadurak, bolumenen berrantolamendua eta fatxaden antolamendua arautzeko xedez.
Apirilaren 2ko 7/85 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, xehetasun azterlanean onetsitako hirigintza araudia argitaratu da:
HIRIGINTZAKO ARAUDIA
–Barne lerrokadurak: 2,50 metroko distantzia izanen dute aldameneko lurzatietara eta 2,50 metroko distantzia bideetara. Lurgaineko solairuetako lerrokadurak beti etorriko dira bat beheko solairuaren bertikalarekin. Lerrokadurak 3. planoan definitutakoak dira.
–Bolumenak antolatzea: 3. planoan definitutakoak.
–Fatxaden antolamendua: materialen tratamenduaren batasuna beheko solairuan ere zainduko da. Fatxadan erabiltzeko materialerako proposatu da ageriko adreilu zuri kolore argikoa, ordenantzan definituriko materialekin bateragarria dena. Estalkiko materiala zeramikazko teila arabiarra edo uhindua izanen da, kolore ilunekoa, eraikinarekin bat datorrena eta ordenantzan definituriko materialekin bateragarria dena.
–Fatxadako baoak eta kanpoko arotzeriak: Xehetasun azterlanean sartu da etorkizuneko eraikinaren fatxadaren aurrerapena, eta definitu dira fatxada-baoak eta kanpoko arotzeriak, planeamenduko determinazioak osatzeko xedez. Erantsita dago 4 planoan.
Ukarren, 2016ko martxoaren 15ean.–Alkate udalburua, Carlos Lecumberri Erro.
Iragarkiaren kodea: L1603309