60. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iturrama Berriko birzatiketa proiektuko H lurzatian garajeetako sabaien gaineko eraikuntzak ukituriko eremuaren urbanizazioa egiteko hitzarmena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko martxoaren 15ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 15-MAR-16 (3/CV).

“Ikusirik Pedro Cruz Reyesek, Altamira Santander Real Estate SA ordezkatuz, 2015eko abenduaren 22an tramitera aurkeztu duen hitzarmena, eta bat etorriz 2015eko abenduaren 23ko txosten juridikoarekin, 2016ko urtarrilaren 11ko txosten teknikoarekin eta 2016ko martxoaren 4ko txosten ekonomikoarekin,

ERABAKI DA:

1.–Hasiera batez onestea Udalaren Hirigintza Gerentziaren eta Altamira Santander Real Estate SAren arteko hitzarmena, Iturrama Berriko birzatiketa proiektuko H lurzatian garajeetako sabaien gaineko eraikuntzak ukituriko eremuaren urbanizazioa egiteko. Osotara, 107.824,95 euro dira, BEZa kanpo; hori guztia onesten den agiriaren arabera.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hemengo prentsan eta Udaleko iragarki oholean erabakia argitaratuta.”

Iruñean, 2016ko martxoaren 17an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1603380