2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdiaren geldiarazpena. Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak 2015eko martxoaren 24an hartutako erabakiaren bitartez onetsi zen Iruñeko Udaltzaingoko lau inspektore lanpostu barne igoeran
eta mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2016ko martxoaren 10ean:
«Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko martxoaren 24an hartutako erabakiaren bitartez onetsi zen Iruñeko Udaltzaingoko lau inspektore lanpostu barne igoeran eta mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.
Legezkotasun printzipioa betez, deialdia 8/2007 Foru Legeak arautu behar du, deialdia onetsi denean indarrean den haren jatorrizko testuari jarraikiz, eta ez dio eragin behar 6972/2015 zenbakia duen konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa tramiterako onartu izanak. Errekurtso hori sustatu zen Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen duen apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legearen artikulu bakarraren zenbait atalen aurka, horien artean hogeita bat zenbakikoa (35.1 artikulua aldatzen duena, aipatu 8/2007 Foru Legearen inspektore lanpostuan sartzeari buruzkoa, azken tartekia Udaltzaingoko Kidegoei aplikatzeari dagokienez, “edo, titulaziorik eduki ez arren lanpostu horretan bost urtetik gorako antzinatasuna daukatenei dagokienez”).
Aipatu konstituziokontrakotasuneko errekurtsoan soilik aurkaratu da aldatu gabe egon den gai bat, lanpostu horretarako eskatzen den erdi mailako titulazioaren gabezia inspektoreorde lanpostuan “bost urtetik gorako antzinatasuna” edukitzearekin ordezteko aukera, alegia, eta aukera hori eman eta onartzen da deialdian.
Haren aurka Ángel Azanza Buruscok, Jesús M.ª Estanga Goñik, José Martín Senosiain Nausiak, Javier Goya Esproncedak eta Félix Echávarri Lizasoainek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dute, beste arrazoi batzuen artean, titulazioa inspektoreorde lanpostuan bost urtetik gorako antzinatasuna edukitzearekin ordezteko aukeraren konstituziokontrakotasuna argudiatuz. Errekurtsoa alderdi horretan ezetsi den arren, Konstituzio Auzitegiak ematen duen azken epaiak eragina izan lezake hartan planteatzen den horretan, eta ondorioz, erabaki dut Iruñeko Udaltzaingoko lau inspektore lanpostu barne igoeran eta mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren tramitazioa geldiaraztea, Auzitegi horrek epaia eman bitartean.»
Iruñean, 2016ko martxoaren 10ean.–Giza Baliabideen zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L1603332