2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia deuseztatzea, Soziologiako unitateburu izateko
lanpostu bat merezimendu lehiaketa bidez betetzeko
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2016ko martxoaren 14an:
“Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak, 2015eko apirilaren 22an, deialdia onetsi zuen Iruñeko Udaleko Soziologiako unitateburu izateko lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2015eko maiatzaren 27an. Lanpostua betetzeko izangairik ez dagoenez gero, aurkeztu zen bakarrak erretiroa hartu baitu, aipatu deialdia deuseztatzea ebatzi dut.”
Iruñean, 2016ko martxoaren 14an.–Giza Baliabideen zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L1603322