60. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

52E/2016 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Garesko eta Obanosko udal mugarteetan ETko deribazioaren, transformazio zentroaren eta BTko deribazioaren proiekturako, nekazaritzako lantegi bat energia elektrikoaz hornitzeko. Sustatzailea TAGUSA da.

Goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela, Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela bere baitan, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Baimena eskatzen da Garesko 2. poligonoko 307. lurzatian eta Obanosko 1. poligonoko 367. lurzatian dagoen nekazaritzako lantegiaren energia elektrikoaren hornidura aldatzeko, bi elementu hauen bidez: Obanosko 1. poligonoko 367. lurzatian transformazio zentro berri baten instalazioa, eta energiaz hornitzeko guztira 310 metro luze den lurpeko linea elektriko berri baten trazadura.

Espedientean Garesko eta Obanosko Udalen aldeko txostenak ageri dira, eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren aldekoa (zenbait baldintzarekin). Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak espedientearen aldeko txostena eman du.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Garesko eta Obanosko udal mugarteetan ETko deribazioaren, transformazio zentroaren eta BTko deribazioaren proiekturako, nekazaritzako lantegi bat energia elektrikoaz hornitzeko. Sustatzailea TAGUSA da.

2. Betebehar hauek betetzearen baldintzapean ematen da baimena:

–Hirigintza arlokoak:

  • Dagoen jarduera industrialaren ezarpenean izandako aurrekariekin bat, eta Obanosko Udal Planaren 40. artikuluaren arabera, oroitarazten da Obanosko 1. poligonoko 367. lurzatiko nabeek 2521/93 Ebazpenaren bidez emandako baimenean ezarritako hirigintza determinazioak bete behar dituztela, bereziki hauek: lorategiek eta zuhaiztiek gutxienez lurzatiaren azalaren %20 bete behar dute (22. artikulua); eta lurzatien multzoa zatiezina da eraikitzearen ondorioetarako, jatorrizko jarduerari eta lurzatiari dagokienez (8. artikulua).
  • Dagoen industriarako 2521/93 Ebazpenaren bidez emandako baimen hori ikusita, eta kontuan hartuta eskatzen den jarduera aipatu jarduera industrialari lotuta dagoela, oroitarazi behar da Nafarroan industrialdeak eta industria jarduerak ezartzeko arauak onesten dituen apirilaren 5eko 84/1990 Foru Dekretuaren III. kapituluko 2. atala bete behar dela.
  • 84/1990 Foru Dekretuaren 10. eta 11. artikuluetan ezarritakoarekin bat, transformazio zentroaren eraikina lurzatiaren itxitura eta mugetatik 10 metrora egonen da gutxienez. Ondorio horietarako, mugatzat hartuko da galtzadaren ertzetik 15 metrora dagoen lerro paraleloa, galtzadatik bereizteko belarki, zuhaixka edo zuhaitzen zerrenda mugatzen duena. Nolanahi ere, errepideen arloko lege indardunetan xedatutakoari jarraituko zaie. Orobat, oroitarazten da 25. artikulua bete behar dela, eremu libreen tratamenduari dagokionez.
  • Egin gogo diren lanek uki ditzaketen edo lanen trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik. NA-1110 errepideari dagokionez, Herri Lan Zuzendaritza Nagusia da proposamena baloratzeko organo eskuduna; sustatzaileak aginduzko baimena lortu beharko du lanak egin aurretik, 5/2007 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Garesko eta Obanosko Udalei, Basozaintzari (Lizarra Iparraldea) eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko martxoaren 3an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1602765