60. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

17/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, Diabetesaren Aholku Batzorde Teknikoaren osaera eta eginkizunak aldatzen dituena.

2006ko urrian, Osasun Sistema Nazionaleko Kalitate Planaren barrenean, “Osasun Sistema Nazionalaren Diabetesaren Estrategia” onetsi zen. Lortu beharreko helburu batzuk finkatu ziren esku-hartzeen kalitatea eta emaitzak hobetzeko diabetes mellitusari dagokionez. Estrategia hori abian jartzeak Diabetesaren Batzorde Teknikoa egokitzea ekarri zuen, informazioaren bilketan eta osasun laguntzan premia berriei erantzuteko estrategiaren ebaluazioan eta jarraipenean. Horregatik, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 10eko 68/2008 Foru Aginduaren bidez, Diabetesaren Aholku Batzorde Teknikoaren osaera eta eginkizunak aldatu ziren. Batzordea Osasuneko kontseilariaren 1992ko azaroaren 16ko Foru Aginduaren bidez sortu zen, eta 284/1996 Foru Aginduaren bidez aldatu.

2012ko ekainean, Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluak “OSN-n eritasun kronikoak tratatzeko estrategia” onetsi zuen. Dokumentu horretan aholkatzen da eredu integrala erabiltzea eri horiei laguntzeko, zainketen jarraitasuna bermatuz eta eritasunaren bilakaerara egokituz. Hori lortzeko, laguntza berrantolatu behar da.

Egungo osasun antolaketa eri kronikoen laguntza premietara egokitzeko, 2013ko uztailean Osasun Departamentuak “Paziente kronikoari eta pluripatologikoari arreta emateko Nafarroako estrategia” garatu zuen. Linea estrategiko bat da hautatzen diren eri kronikoentzako laguntza plan eragileak garatzea, eredu integralak erabiliz eta larritasun mailaren araberako modalitate ezberdinak ezarriz. Berariazko laguntza behar duten lehentasunezko erien artean diabetikoak daude.

Horregatik, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 5eko 27/2015 Foru Aginduaren bidez, Diabetesaren Aholku Batzorde Teknikoaren osaera eta eginkizunak aldatu ziren, halako moduz non Osasun Sistema Nazionalaren Diabetesaren Estrategia ezartzeko zituen eginkizunei “OSN-n eritasun kronikoak tratatzeko Estrategiari” eta “Paziente kronikoari eta pluripatologikoari arreta emateko Nafarroako estrategiari” lotutakoak gehitu zitzaizkion.

Gaur egun, Osasun Departamentuaren egituran izan diren aldaketen ondoren, beharrezkoa da berriz egokitzea Batzordearen osaera eta, Osasun Planean ezarritakoari jarraituz, egokitzat jotzen da pazienteen elkarteen ordezkari bat eranstea.

Horrenbestez, osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratzeko Osasun kontseilariaren 1990eko urtarrilaren 12ko Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Osasuneko Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Diabetesaren Aholku Batzorde Teknikoaren osaera aldatzea. Hauek dira kideak:

–Luis Forga Llenas jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko burua.

–Juantxo Remón Virto jauna, Nafarroako Diabetes Elkarteko burua.

–María Luisa Saldaña Lusarreta andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko Epidemiologiako sendagile espezialista.

–M.ª José Goñi Iriarte andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologiako sendagile espezialista.

–Francisco Javier Lafita Tejedor jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia Ataleko burua.

–Cristina Ibarrola Guillén andrea, Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasun Zerbitzuko burua.

–M.ª Jesús Chueca Guindulain andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Pediatriako sendagile espezialista.

–Iván Vergara Fernández jauna, Lodosako Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko zuzendaria.

–Oscar Lecea Juárez jauna, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikua, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzukoa.

–Mayte Galdeano Goicoa andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia Zerbitzuko erizaina.

–Luisa Aragón San Martín andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko erizaina.

–Guillermina Mari Puget andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko erizaina.

–Nerea Petrirena Gorosterrazu andrea, Doneztebeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko erizaina.

–Eva Espatolero Ladrero andrea, Orkoiengo Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko gizarte-langilea.

–Carmen Fuertes Goñi andrea, Osasun Departamentuko Osasun Zerbitzuen Plangintza, Antolamendu eta Kontratazio Ataleko burua.

2. Diabetesaren Aholku Batzorde Teknikoak eginkizun hauek izanen ditu:

–“Osasun Sistema Nazionalaren Diabetesaren Estrategia”ren jarraipena egitea.

–Diabetikoentzako laguntza zerbitzua berriro diseinatzea, “Paziente kronikoari eta pluripatologikoari arreta emateko Nafarroako estrategia”ren metodologiari jarraikiz.

–Irizpideak finkatzea eria behar bezala identifikatu eta lehenesteko, arrisku eta/edo larritasun mailen arabera.

–Protokoloak, osasun laguntzako zirkuituak eta adostasun teknikoak prestatzea diziplina eta mailen artean.

–Estrategia proaktiboa sustatzea kasuen kudeaketan.

–Erizaintzako gaitasun aurreratuen garapena sustatzea endokrinologiaren eta oinarrizko osasun laguntzaren arloetan.

–Aztertzea kasuaren erizain kudeatzailea, komunitatea eta ospitalea lotzen dituen erizaina eta erreferentziako espezialista ezarri behar diren ala ez.

–Aztertzea zer harreman modalitate berri behar diren Oinarrizko Osasun Laguntzako profesionalen eta Osasun Laguntza Espezializatukoen artean.

–Eriaren ardurakidetza sustatzea bere osasunaren zaintzan eta bere eritasunaren jarraipenean eta kontrolean, autozainketen estrategiarekin bat, eta erien eskola eta diabetesean aditutako eria garatzen eta ezartzen bultzatzea.

–Zaintzailea kontuan hartzea osasun laguntzaren prozesu osoan.

–Beste gizarte sektore batzuekiko harremana kontuan hartzea (erien elkarteak, boluntarioak...).

–Alta prestatzeko programen premia kontuan hartzea, edo egonaldi ertain eta luzeko edo egoitzeko unitateekiko harremanak.

–Emaitza klinikoak ezagutzeko ebaluazio-irizpideak baloratzea diabetikoentzako laguntza prozesuan, kalitate teknikoaren, baliagarritasunaren eta efizientziaren aldetik.

–Organo eskudunak esleitzen dizkion gainerakoak.

3. Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia Zerbitzuko burua arituko da batzordeburu, eta batzordekideen artean aukeratuko da idazkaria, batzordeburuak proposaturik.

4. Batzordeak egoki iruditzen zaizkion aholkulari espezialistei deitzen ahalko die laguntza eskatzeko.

5. Batzordearen araubidea ondoko hauek osatzen dute: foru agindu honek, batzordearen barne araudiak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean agertzen diren kide anitzeko organoentzako jarraibideek, betiere Administrazio Publikoen araubide juridikoari buruzko oinarrizko araudia errespetatuz.

6. Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari igortzea, eta interesdun guztiei jakinaraztea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2016ko otsailaren 22an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1602671