1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA. Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 7ko 10E/2016 Foru Aginduaren laburpena. Haren bidez irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen deialdia onesten da talde ahulenen gizarte sustapenaren eta gizarteratzearen arloko proiektuetarako.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 302155.
Lehendabizikoa.–Onuradunak: Gizarte ekimeneko entitateak, irabazi-asmorik gabekoak, jendea gizarteratzeko, talde ahulenak (besteak beste, ijitoak) gizartean sustatzeko eta gizarteratze arloko entitate sozialen koordinazioa eta sare-lana sustatzeko proiektuak gauzatzen dituztenak. Nahitaezkoa izanen da entitate horien estatutuetan, berariazko helburuen artean, honako hau agertzea: esku-hartze sozialeko lana egitea aurkezten duten proiektuari dagokion modalitatearen esparruan.
Bigarrena.–Helburua: Diru-laguntzak ematea Nafarroan gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen bizi baldintzak hobetzea helburu duten proiektuentzat eta txirotasunaren aurkako borrokan laguntzen eta pertsona horiek eta beraien autonomia sustatzen duten proiektuentzat.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 10E/2016 Foru Agindua, martxoaren 7koa, Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak emana, irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen deialdia onesten duena talde ahulenen gizarte sustapenaren eta gizarteratzearen arloko proiektuetarako.
Laugarrena.–Zenbatekoa: Deialdiak 684.000,00 euroko kreditua du. Kreditu hori honela banatuko da jarduketa motaren arabera:
A.–Gizartetik baztertuta dauden pertsonek gizarteratzeko okupazio-zentroetan parte hartzea; horretarako, 30.000 euro egonen dira. Proiektu bakoitzarentzat 30.000 euro eska daitezke gehienez.
B.–Gizartetik baztertuta daudenentzako plazak egoitzetan; horretarako, 130.000 euro egonen dira. Proiektu bakoitzarentzat 50.000 euro eska daitezke gehienez.
C.–Pertsonen elikadura beharren estaldura hobetzea; horretarako, 80.000 euro egonen dira. Modalitate honen barrenean, helburu hauek dituzten proiektuak sartzen dira: (1) Jantoki sozialak, (2) Elikagaien banaketa. Proiektu bakoitzarentzat 30.000 euro eska daitezke gehienez.
D.–Zerbitzu publikoek babesten ez duten gizarte akonpainamendu espezializatua, prostituzioan dabiltzanentzat; horretarako, 150.000 euro egonen dira. Proiektu bakoitzarentzat 60.000 euro eska daitezke gehienez.
E.–Ijitoen gizarte sustapenerako jarduerak; horretarako, 174.000 euro egonen dira. Horrelakotzat joko dira honako jardueretako bat edo gehiago biltzen dituztenak: (1) Eskolaz kanpoko hezkuntza-laguntza eta errefortzua adingabeei, baita familiak sentsibilizatzea ere seme-alaben eskolatzeak duen garrantziari buruz eta eskola sisteman sartu eta jarraitzeak dituen onurei buruz, (2) Emakume ijitoen sustapena eta (3) Sentsibilizazioa, bitartekaritza eta sare-lana baliabide publikoekin. Proiektu bakoitzarentzat 60.000,00 euro eska daitezke gehienez.
F.–Presoentzako edo preso ohientzako hezkuntza eta gizarte jarduketak. Horretarako, 120.000 euro egonen dira. Proiektu bakoitzarentzat 80.000 euro eska daitezke gehienez.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, martxoaren 7ko 10E/2016 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2016ko martxoaren 7an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1603190