60. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA. Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 7ko 9E/2016 Foru Aginduaren laburpena. Haren bidez, irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen deialdia onesten da gizarte intereseko programa komunitarioak egiteko langabeen alde.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 302159.

Lehendabizikoa.–Onuradunak: irabazi-asmorik gabeko entitateak, beren estatutuetan, helburu gisa gizarteratze arloan esku-hartze soziala egitea jasota izan eta urtean zehar proiektuak egiten dituztenak gizartetik baztertuta egon eta, aldi berean, langabeak diren pertsonentzat.

Bigarrena.–Helburua: gizartetik baztertuta dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzea edo/eta kontratazioa helburu duten proiektuak finantzatzea, haien baldintza bereziengatik arlo horretarako dauden ohiko baliabideak erabili ezin dituztenean. Proiektuko jarduketen artean pertsona horien kontratazioa ere aurreikusten da, laneratzeko aukerak hobetzeko ohiturak eta gaitasunak eskura ditzaten. Oro har, kontratatzen diren pertsonak Gizarteratze-errenta jasotzen duten unitateetako kideak izanen dira edo 2015ean jaso dutenetakoak. Salbuespen gisa, gizarte-bazterketa egoeran dauden beste langabe batzuk kontratatzen ahalko dira, aipatutako baldintza betetzen ez badute ere, behar bezala arrazoiturik.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 7ko 9E/2016 Foru Agindua, irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen deialdia onesten duena gizarte intereseko programa komunitarioak egiteko langabeen alde.

Laugarrena.–Zenbatekoa: Deialdiak 767.034,00 euroko zenbatekoa du. Kopuru hori jarduketaren modalitate hauen arabera banatuko da:

1. modalitatea.–Lanean txertatzeko proiektu integralak, batez ere Gizarteratze-errenta jaso eta jarduketa hauetako bat edo gehiago egiten dutenentzat:

1. Ibilbide pertsonalizatuak.

2. Enplegu bilaketa aktiborako eta/edo lan arloko bitartekaritzarako ekintzak.

3. Lanaren aurretiko prestakuntza egokitua.

4. Lanerako prestakuntza eta enpresetako praktikak.

Modalitate honetarako 367.034,00 euro gordeko dira; proiektu bakoitzerako 75.000 euro eskatuko dira, gehienez ere.

2. modalitatea.–Lehentasunez Gizarteratze-errentaren onuradunak kontratatzea jasotzen duten proiektuak.

Modalitate honetarako 400.000,00 euro gordeko dira.

Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea: Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, martxoaren 7ko 9E/2016 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko martxoaren 7an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1603189