2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena San Nicolás kalea, z.g.
Udalak, 2016ko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana 2. poligonoko 311. lurzatian (San Nicolás kalea, z.g.) eraikin berri baten bolumenaren baldintzak doitzeko, Marta García Llorensek sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Bargotan, 2016ko martxoaren 11n.–Batzorde Kudeatzaileko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.
Iragarkiaren kodea: L1603224