2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Aiegiko Udalak, 2016ko martxoaren 14an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
1.–Hasiera batean onestea Aiegiko Udalaren 2016. urteko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat datozen arauetan xedatuari jarraikiz.
2.–Onetsitako plantilla organikoak eta lan eskaintzak 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra, gerora aldaketak egiten ahalko bazaizkie ere.
3.–Onetsitako espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik.
4.–Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, plantilla organikoaren behin betiko onespenean.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, 2016. urteko plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
5.–Erabaki horien berri ematea Aiegiko Udaleko langileei.
Aiegin, 2016ko martxoaren 15ean.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.
Iragarkiaren kodea: L1603292