59. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2016ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2016ko martxoaren 14an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batez onestea Aiegiko Udalaren 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269. artikulutik 276.era ezarritakoari jarraituz.

2.–Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

3.–Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, aurrekontuaren behin betiko onespenean.

Erreklamaziorik izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Aiegin, 2016ko martxoaren 15ean.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1603290