4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. Titulu judizialak betearazteko 180/2015 prozedura
Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratu den 180/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Mrm Hortofrutícola SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, 2016ko apirilaren 12ko 12:40an organo honetako 103. judizio aretoan (lehen solairua) eginen den judiziora ager dadin, honako zedula hau egiten dut. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikuspen-errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2016ko martxoaren 7an.–Justizia Administrazioaren letradua, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1603130