2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Bertze baten esku uztea, kanpoan izateagatik
Atezko Udaleko alkate Ezekiel Martín Muxikak, 2015eko azaroaren 22ko 74/2015 Alkatetzaren ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:
Kontuan hartuz norberaren aferak direla medio, herritik kanpo egonen naizela 2015eko abenduaren 27, 28, 29 eta 30ean, eta ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.3 artikuluak xedatutakoa, eskumenak ordezteari buruz abenduaren 16ko 57/2005 Legeak emaniko testu berrian, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44, 46 eta 47. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Legez dagozkidan eskumenak eta eskudantziak José Ángel Azpiroz Erviti Udaleko lehen alkateordearen esku uztea, 2015eko abenduaren 27, 28, 29 eta 30ean.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den lehenengo osoko bilkura arruntean.
Hirugarrena.–Eskuordetzak balioa izateko, José Ángel Azpiroz Ervitiren onespena beharko da.
Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:
1. Hilabeteko epean eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.
2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.
Atetzen, 2016ko martxoaren 11n.–Alkatea, Ezekiel Martín Muxika.
Iragarkiaren kodea: L1603219