59. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO IPARRALDEKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2016ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, 2016ko martxoaren 14an egin bilkuran, 2016ko aurrekontuari aurkeztutako alegazioa ebatzi zuen eta behin betikoz onetsi zuen Mankomunitatearen 2016ko aurrekontua. Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ilbeltzaren 12an.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 6.655 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 299.269 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 305.924 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 127.725 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 96.608 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 81.591 euro.

Gastuak, guztira: 305.924 euro.

Leitzan, 2016ko martxoaren 15ean.–Lehendakaria, Juan Mari Irastorza Garaño.

Iragarkiaren kodea: L1603293