2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZAKO UDALAREN SAN VICENTE DE PAÚL ZAHAR ETXEA
1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena
Zangozako Udalak, 2016ko martxoaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Zangozako Udalaren Zahar Etxea erakunde autonomoko 2015eko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Zangozan, 2016ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Angel Navallas Etxarte.
Iragarkiaren kodea: L1603291